Partekatu

Campeonas

Olympique de Lyon izango da berriz ere Donosti Cup-en, Txapeldun titulua beste behin eskuratzeko helburuarekin.

G14 kategoria, txapelketako kategoria indartsuenean bilakatzen ari da. Aurreko astean Liverpool-en parte-hartzearen berri eman ondoren, aste honetan Olympique de Lyon-en txanda da, aurreko edizioan G14 kategoriako txapeldun geratu zen talde gaztea.

24 de Otsaila de 2020

Emakumezkoen futbolean, mundu mailako erreferentea da Olympique de Lyon. 1970.urtean sortua Lyon FC-ren emakumezkoen sekzio bezala eta 2004an Olympique de Lyon-en barruan integratu zenetik lortu duen kirol arrakastak bihurtu du Europako talde sarituena.

Dagoeneko baditu 6 Txapeldun Liga eta 13 Liga Frantses, azken honetako bietan partidu denak irabaziz. Titulu hauez gain, Txapelketa Internazional bat eta Frantziako 10 Kopa dauzka bere palmaresean. Berriki hasitako denboraldian, 1 Mailan liderrak dira eta bizirik jarraitzen dute bai Champions League-ean baita Frantziako Kopan. 

Aurtengoa izango da beraien hirugarren parte-hartzea Donosti Cup-en. Beraien lehen parte-hartzean, G14 kategoriako taldea finaleraino iritsi zen baina azkenean Osasunaren aurka galdu eta txapeldunorde titulua irabazi zuten. Azken edizioan aldiz, talde bereziki gazte batekin, txapelketako garaile aldarrikatu ziren finalean Futfem Talent talde katalanari garaituz. Aurten, txapeldun titulua berriz ere irabazten saiatuko dira kategoria berean. 

Donosti Cup-ek emakumezkoen futbolarekiko egiten duen apustuak aurrera jarraitzen du beste urte batez: dagoeneko Benfica, Liverpool eta Olympique de Lyon bezalako 80 talde baino gehiagok egiaztatu dute beraien parte-hartzea txapelketan. 

Azken ordua

Babesle ofizialak

Adidas Reale Seguros Santander

Laguntzaile ofizialak

Grupo Bakara Ausolan Autocares Ulacia Equinoccio Viajes Insalus Real Sociedad El Diario Vasco Matchapp

Bazkide instituzionalak

Around Gipuzkoa Donostiako Udala Euskadi Basque Country