Partekatu

Apple Cup-ek, Donosti Cup aukeratu du berriz ere bere irabazleak saritzeko

Apple Cup-ek, Donosti Cup aukeratu du berriz ere bere irabazleak saritzeko

Aurkeztu da dagoeneko “Apple Cup” futbol baseko txapelketa nazioartekoaren hirugarren edizioa.

30 de Urtarrila de 2020

Martxoan jokatuko da Gomez Esteban Durangon, Mexikon, eta beste urte batez irabazleak saritzeko Donosti Cup txapelketa aukeratu dute. Era honetara, B11 eta B12 kategorietako irabazleek Espainiara bidaiatu eta Europa hegoaldeko txapelketa handienean parte hartzeko aukera izango dute, hau da, Donosti Cup-en. 

Iñigo Olaizola-k, Donosti Cup-eko zuzendariak, bideo-konferentziaz parte hartu zuen aurkezpenean, Apple Cup-eko antolatzaileak zorionduz txapelketa hori sortzeagatik eta bestalde eskertuz, beste urte batez Donosti Cup txapelketa aukeratu izanagatik.

Independiente Chihuahua izan zen lehenengo edizioan, Apple Cup txapelketa irabazi zuen taldea eta B10 kategorian Domosti Cup-era parte-hartzera etorri zena.

Azken edizioan aldiz, All Stars, Independiente Chihuahua eta Instituto Patria taldeek hartu zuten parte gurean. All Stars taldeak, Europa Legue-eko finalera iristea lortu zuen B10 kategoria, bertan txapeldunorde titulua lortuz Estatu Batuetako Texas Gold taldearen kontra jokatu ondoren. Instituto Patria eta Chihuahua-ko selekzioa bestalde, final laurdenetara iritsi ziren B12 eta B10 kategorietan hurrenez hurren. 

Donosti Cup-etik talde mexikar guztiak animatzen ditugu Apple Cup 2020-an parte-hartzera eta beste urte batez gure ongi etorri beroena eskainiko diegu talde irabazleei.

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

Amenabar Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus SEOM Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER