Partekatu

veteranos

2021eko Donosti Masters Cup-a ekainaren 4tik 6ra ospatuko da

Gizonezkoenak, hiru kategoria izango ditu 35, 45 eta 50 urtetik gorakoentzat, eta emakumezkoenak bakarra, 30 urtetik gorakoentzat. Gizonezkoen laugarren kategoria bat gehitzeko aukera ere aztertzen ari gara 30 urtetik gorakoentzat.

27 de Urria de 2020

Osasun krisia eta aurtengo etena dela eta, lanean ari gara "2021 Donosti Masters Cup " Beteranoen Nazioarteko Futbol Txapelketa antolatzeko.

7. edizioa ekainaren 4tik 6ra bitartean izango da. Gizonezkoenak, hiru kategoria izango ditu 35, 45 eta 50 urtetik gorakoentzat, eta emakumezkoenak bakarra, 30 urtetik gorakoentzat. Gizonezkoen laugarren kategoria bat gehitzeko aukera ere aztertzen ari gara 30 urtetik gorakoentzat, baina oraingoz aukera hori aztertzen ari dira.

Lehiaketa ostiral arratsaldean hasiko da eta ekainaren 5ean amaituko da. Igandea izango da taldeen irteera eguna. Lehenengo fasean talde guztiek liga bat jokatuko dute itzuli bakarrera eta azken fasean partidak kanporaketak izango dira. Talde bakoitzak gutxienez 4 partida jokatuko ditu, 3 lehenengo fasekoak eta 1 gutxienez azken fasean.

Aurreko edizioetan bezala, nahi duten taldeak ostirala baino lehen Donostira iristeko aukera izango dute, entrenamenduren bat egitera edo lagunarteko partidaren bat jokatzera.

Jardueren programa aurrerago berretsiko da, osasun-krisiaren bilakaeraren arabera. Hala ere, gure asmoa, egoerak uzten badigu, Miramar Jauregian ohiko ongietorria egitea da.

Donosti Cup-etik animatzen zaiteztuztegu futbola, turismoa eta dibertsioa uztartzen dituen txapelketa honetan parte hartzera, Donostiako hirian, hain zuzen ere, lehen mailako gastronomia duen hiri paregabean.

Txapelketari buruzko informazio guztia www.donostimasterscup.com webgunean aurki dezakezue.

Azken ordua

Babesle ofizialak

LaLiga Puma Real Sociedad El Diario Vasco Coca Cola Carza

Laguntzaile ofizialak

Orona Donostia Turismo Teledeporte Ausolan Ficoba Equinoccio Insalus ABS ILUMINACION

Bazkide instituzionalak

Donostiako Udala Around Gipuzkoa Gipuzkoa kirola Euskadi Basque Country