Partekatu

ajsh

Gaur hasten da Azken Fasea!

 

Gaur bertan  inauguratuko dira kanporaketak, hau da, Champions Leagueko eta Europa Leagueko partidak. Gaur ere lehen finalak jokatuko dira Reale Arenan.

7 de Uztaila de 2023

 

Sanferminen hasierarekin batera, Azken Faseko partidak ere hasiko dira, eta, dakizuenez, bi lehiaketatan banatuko dira: Champions League eta Europa League. Multzo bakoitzeko lehenengo biak Champions Leaguen sartuko dira, eta hirugarren eta laugarrena, aldiz, Europa Leaguera joango dira.

Talde guztiek gutxienez hiru partida izan dituzte multzoen fasean, eta horietan hainbat alderdi taktiko hobetu eta aldatu ahal izan dituzte, partida erabakigarrietara ahalik eta modurik onenean iristeko. Orain bai, partidu txarra izateak maletak jaso eta etxera itzultzea dakar, horregatik inoiz baino garrantzitsuagoa da kontzentrazioa eta burua hotz mantentzea. Talde bakoitzak badaki zein diren bere helburuak, eta orain zelaian hitz egiteko ordua da, eta beti bezala, baloiak aginduko du.

Gainera, edizio honetako berritasun gisa, gaur bertan hasiko dira Champions Leagueko lehen finalak, B25 eta G25 kategoriei dagozkienak (18:00 eta 19:30). Larunbatean eta igandean jokatuko dira gainontzeko finalak, eta horiek erabakiko dute nortzuk izango diren Donosti Cupeko txapeldun berriak.

 

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

Amenabar Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus SEOM Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER