
Leire Martínezek Donosti Cup 2025eko inaugurazio ekitaldian abestuko du
Donosti Cup 2025-ek hasiera ikusgarria izango du uztailaren 8an Reale Arenan ospatuko den emozioz beteriko ikuskizunarekin.
Bigarren urtez jarraian, 30 herrialde ezberdinetako 900 talde elkartuko dira. Orain arte, Donosti Cup-eko inaugurazioan maila amateurreko artistak aritu dira, hala nola Aysha Bengoetxea edo Farga, baina aurten antolakuntzak pauso bat aurrera eman nahi izan du, eta Donosti Cup-ek bezala, Donostiako Urrezko Danborra jaso duen artista gonbidatu du: Leire Martínez.
Abeslari errenteriarrak, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria izan da eta aurten bakarkako ibilbideari ekin dio. Uztailak 8an lehen aldiz arituko da Donostian, hiriarentzat hain garrantzitsua den Reale Arena bezalako eszenatoki batean. Zalantzarik gabe, asteko une gogoangarrienetako bat izango da, bai parte hartzaileentzat bai Leireren jarraitzaileentzat.
15.000 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten ekitaldi honetan, bi abesti eskainiko ditu zuzenean: Mi nombre, bere azken abestia, eta Cometas por el cielo, LOVG garaietan grabatutako eta taldearekin egindako bigarren diskoan jasotako kantua.
Donosti Cup 2025eko irekiera ekitaldia 21:30ean hasiko da Reale Arenan, aste osoko unerik hunkigarriena izango da. Leireren emanaldiaz gain, klub guztien desfileak, musika emanaldi ezberdinak eta argi eta soinuzko ikuskizunak izango dira ikusgai.
Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude www.donosticup.com webgunean. Prezioak 15 eurotik (tribuna nagusian) 65 eurora (Palco VIP) bitartekoak dira. Realeko bazkideek prezio berezia izango dute (10 euro), 15 urtetik beherakoek 6 euro ordainduko dute eta 5 urtetik beherakoek doan sartuko dira. Prezio guztiak %21eko BEZa eta kudeaketa gastuak barne hartzen dituzte.