Partekatu

México

"Apple Cup México" txapelketak Donosti Cup aukeratuko du berriro txapeldunak saritzeko

Txapelketa honen 4. edizioa martxoaren 12tik 15era ospatuko da, Gomez Palacio Durangon (Mexiko), eta B10 eta B12 kategorietako taldeei irekita dago.

25 de Urtarrila de 2021

“Apple Cup Mexiko" futboleko Nazioarteko Txapelketaren 4. ediziorako datak eta egoitza honakoak dira: martxoaren 12tik 15era, Gomez Palacio Durango hirian.

Txapelketaren sortzaile eta zuzendariak, Diego Mejiak, Donosti Cup txapelketaren edizio askotan parte hartu zuen, lehenik El Salvadorreko Chelona Akademiarekin jokalari bezala eta ondoren talde ezberdinetako entrenatzaile bezala. Harreman horren ondorioz, txapelketa mexikarraren irabazleek sari berezi bat jasotzeko ideia sortu zen: Donosti Cup-en parte hartzea "Apple Cup México" ren sustatzaileek gastu guztiak ordainduz.

Akordio horri esker, dagoeneko 1. edizioko (Pumas USA eta Independiente Chihuahua) eta 2. edizioko (All Stars, Instituto Patria, Independiente Chihuahua eta Olimpia) irabazleek parte hartu dute Donosti Cup-en .

3. edizioko irabazleak Monterreyko Red Blacks eta Tijuanako Playas Elementary izan ziren, baina ez zuten Donosti Cup-en parte hartu, Covid-19agatik txapelketa bertan behera geratu baitzen. Hori dela eta, Donosti Cup 2021ean parte hartuko dute, 4. edizioko irabazleekin batera.

Donosti Cup-etik talde guztiak animatu nahi ditugu "Apple Cup México 2021" txapelketan parte hartzera!

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO