Partekatu

ajsh

Gau magikoa Championseko eszenatoki batean

 


Atzo gauean Donosti Cuparen Inaugurazio Zeremonia bizi izan genuen Reale Arenan, zalantzarik gabe, guztion oroimenerako eguna. Bandera ezberdinek, musikak, dantzak eta partaide guztien ilusioak atzoko gaua une magiko bat bihurtu  zuten.

5 de Uztaila de 2023

 

Donosti Cupean jada ohitura den bezala, txapelketaren lehen egunean Inaugurazio Ekitaldia izan genuen, benetean ikuskizun ederra, non klub guztiek 20.180 lagunen aurrean desfilatzeko aukera izan zuten. Realaren laguntzarekin, parte-hartzaile eta ikusle guztiek gau eder batez gozatu ahal izan zuten Championseko estadio baten izarren azpian.

Desfilatu zuten lehen taldeak atzerritarrak izan ziren, gero nazionalak, eta bukatzeko, bertakoak. Guztiak aldageletako tunelaren aurrean zegoen eszenatoki txikira igotzeko aukera izan zuten. Desfileen artean, hainbat emanaldiez gozatzeko aukera izan genuen. Hasteko, desfileen aurretik gimnasia erritmikoko koreografia bat izan genuen. Atzerriko taldeen desfilearen ondoren eta nazionalen aurretik, Bamboo Dance School Akademiak liluratu gintuen bere emanaldiarekin. Geroago, Zuhaizti Ikastolaren dantza-taldearen txanda izan zen, eta euskal taldeen desfilearen ondoren, Easo Abesbatzaren bakarlari emanaldia Lucas Arconada protagonista zuela, Luis Arconada mitikoaren biloba. Amaitzeko, azken "show" bat eta su ezein argi ikuskizun ikusgarri bat ikusi genituen, Donosti Cup txapelketaren 31. edizioari ofizialki hasiera emanez.

Zelai barrura sartzen ziren jokalari guztien aurpegiek ilusioa islatzen zuten, bizitza osoan ahaztuko ez duten harridura eta zorion unea. Hori guztia musikaz eta argi joko ikusgarriaz lagunduta, gau ederra bizi izan genuen atzo. Giroa eta eszenatokia ezin hobeak izan ziren, dudarik gabe, gau magiko batean.

Estadistikak

900

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.212

Partida

68

Zelai

Azken ordua

Babesle ofizialak

Joma Ebro Alfa Laval veo rural kutxa quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

Carza Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus Real Sociedad Ausolan MONGO