Partekatu

i nauguracion

Gau magikoa Reale Arenan!

Talde guztien desfilea, Jakes Txapartegiren eta Leire Martínezen emanaldiak, eta amaiera ezinhibea eman zio su artifizial ikuskizuna.

9 de Uztaila de 2025

Goizean lehiaketari hasiera eman zitzaion, baina gauean ospakizun handia bizi izan zen Reale Arenan benetako hasiera emateko Donosti Cup 33. edizioari. 20.000 pertsona bildu ziren harmailatan, emozioz, kolorez eta musikaz betetako ekitaldi batean.

Musika izan zen bertan zeuden 30 herrialdeak batu zituena. Jakes Txapartegi hondarribiar pianista gazteak Aita Donostia interpretatu zuen, eta estadio osoa hunkitu zuen, ekitaldiari hasiera emanez.

Desfileari hasiera eman zion Palestinako banderak, urtero parte hartzen duen herrialdea izan arren, aurten ez baitzegoen bertan. Donosti Cupek bere presentzia sumatu zuen, eta John Lennonen Imagine abestiarekin oroitzapen hunkigarria eskaini zitzaien.

Ondoren, klub guztiak zelaitik igaro ziren, banan-banan. Hegoafrikar jokalariek euren indarra erakutsi zuten; Estatu Batuetako ordezkaritzek euren gogoa eta poza nabarmendu zuten, eta amaitzeko, bertako taldeek txalo beroak jaso zituzten ikusle guztien aldetik. Lehen aldiz, Taiwan, Tanzania eta Errepublika Dominikarra bezalako herrialdeek ere parte hartu zuten desfilean, torneoko mapa internazionalari kolore berriak emanez.

Bamboo Academy-ko dantzari guztiak zelaira igo ziren, eta Damiano David italiarraren Born With a Broken Heart abestiarekin publikoa dardarka jarri zuten.

Eta heldu zen gaueko unerik desiratuena: lehen aldiz Leire Martínez aritu zen zuzeneko emanaldian Donostian, bere jaioterrian. Hunkituta agertu zen, eta eskerrak eman zizkien bertaratu eta parte-hartzaile guztiei. Amaiera ahaztezina izan zen: su artifizial ikusgarriek zerua argitu zuten.

Amaiera ikusgarria, inor axolagabe utzi ez zuena, eta Donosti Cup 2025-aren hasiera ofiziala bihurtu zuena, era berezian.

Estadistikak

900

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.212

Partida

68

Zelai

Azken ordua

Babesle ofizialak

Joma Ebro Alfa Laval veo rural kutxa quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

Carza Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus Real Sociedad Ausolan MONGO