Partekatu

Femenino

Gorantz doa emakumezkoen futbola Donosti Cup-en

Emakumezkoen futbolak protagonismo berezia izango du berriz ere Donosti Cup 2020-an.

30 de Urtarrila de 2020

Alde batetik, emakumezkoen kategoria kopurua handituko delako, 2020an G10 kategoria estreinatuz, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako neskentzat. Horrela, Donosti Cup, emakumezkoen 5 kategoria izatera iritsiz: G18, G16, G14, G12 eta G10. Lehen hiru kategorietan futbol 11-ra jokatuko dute eta azken bietakoak aldiz futbol 8-ra. Bestetik, emakumezkoen taldeen parte-hartze altua espero da berriz ere, era iraunkorrean hazten ari den mailarekin batera. Azken edizioan, emakumezkoen 120 talde baino gehiagok hartu zuten parte txapelketan eta Erakundearen helburuetako bat da balio honek hazten jarraitzea, gizonezkoen talde kopurua eta emakumezkoenaren artean oreka bat lortu arte.

Dagoeneko, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Portugal eta Mexikoko 48 taldek baieztatu dute beraien parte hartzea txapelketan eta espero da orain arte beraien interesa adierazi duten talde gehiagok laster izen ematea. 

Pasa den edizioan, Olympique de Lyon, Benfica, Madrid CFF, Levante, Eibar, Alavés, Sant Gabriel,  Añorga KE, Wisconsin International, Futfem Talent. Santa Monica United, San Diego Surf, Ath. Villafranca-ren mailako taldeek parte hartu zuten.

Talde hauetako askok errepikatuko dute beraien parte-hartzea Donosti Cup 2020-an, eta gainera, Erakundeak Europa mailan gailentzen diren beste bi talderen izen ematea espero du.

Donosti Cup-etik, emakumezkoen talde guztiak animatzen ditugu aparteko esperientzia hau bizitzera nazioarteko talde desberdinen artean.

Zuen zain gaude!

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO