Partekatu

ajsh

Bihar ospatuko da Donosti Cuparen inaugurazio ekitaldia Reale Arenan! Kontsultatu hemen xehetasun guztiak

 


Ekitaldia Reale Arenan izango da, Realaren futbol zelaian, 21:30etatik aurrera. Txapelketan parte hartuko duten klub guztietako talde batek ohorezko itzulia emango dio zelaiari. Giro itzela espero da.

3 de Uztaila de 2023

 

Aurreko urteetan bezala, Donosti Cupek inaugurazio ekitaldia ospatuko du bihar 21:30etatik aurrera Reale Arenan. Txapelketari hasiera ematen zaion egun berean, ohi bezala, klub guztiek izango dute aukera 15.000 ikusle inguru hartuko dituen harmaila baten aurrean desfilea egiteko. Ekitaldiak ordubete inguru iraungo du, eta 22:45ak aldera amaituko da.

Klub bakoitzak, gehienez 20 jokalariko talde edo ordezkaritza bat izateko aukera izango du, beti ere entrenatzaileek lagunduta. Desfileaz gain, musika emanaldiez, dantza desberdinez eta argi eta soinu ikuskizun batez gozatu ahal izango dugu.

Sarrerei dagokienez, Donosti Cupeko webgunean eros ditzakezue, baita Reale Arenako leihatiletan ekitaldia hasi baino bi ordu lehenagotik (19:30etatik) ere. Parte hartzen duten taldeek eta horien senideek Erakundearen bidez erreserbatu badute, doako sarrera dute beren zerbitzu-paketean. Gainerakoentzat, hauek dira prezioak (prezio guztiek BEZa dute barne):

  • VIP Experience sarrera (AGORTUTA)

Tokia: Tribuna nagusia, Presidentearen palkoaren alboan.

Atea: 0

  • Premium sarrera (AGORTUTA):

Tokia: Tribuna nagusiaren erdian, lehendakariaren palkoaren azpian, besaulki bigungarriekin.

Ateak: 1, 2, 19 eta 20; eta behin barruan, "premium" jarraibideak jarraitu.

  • Sarrera orokorra: 13,60 €

Tokia: Harmaila Nagusia

Ateak: 1, 2, 19 eta 20

  • Realeko bazkideak: 8 € (Bazkide txartela eraman beharko dute)

Tokia: Harmaila Nagusia

Ateak: 1, 2, 19 eta 20

  • 4 eta 15 urte bitartekoak: 6 €

Tokia: Harmaila Nagusia

Ateak: 1, 2, 19 eta 20

  • 3 urtetik beherakoak: DOAN

Tokia: Harmaila Nagusia

Ateak: 1, 2, 19 eta 20

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO