Partekatu

ajsh

Emakumezkoen futbola ez da moda bat, errealitatea da. Emakumezkoen futbolak izan duen hazkunde nabarmena Donosti Cupen ere islatzen da

 

Duela urte askotatik hona, lan handia egin da emakumezkoen futbolari ikusgarritasun eta oihartzun handiagoa emateko. Donosti Cupen, emakumezkoen taldeek 1994an hartu zuten parte lehen aldiz, eta aurtengo edizioan 170 talde izango ditugu.

 

 

29 de Ekaina de 2023

 

Azken urteotan, emakumezkoen futbolak hazkunde handia izan du, kategoria eta adin txikienetatik hasiz eta elite goreneraino iritsiz. Prozesu horretan emakumezkoen futbola sustatzen duten txapelketek, enpresek eta abarrek hartzen dute parte. Mutil askok Messiren antza izan nahi duten bezala, neska askok Alexia Putellasek bezala jokatu nahi dute, eta hori lortzea, jada, aurrerapauso handia da. Aipatutako prozesu luze eta zail honetan, nola ez, Donosti Cup ageri da, Donostia eta Gipuzkoa bezalako leku ezin hobetik berdintasuna bultzatzen duen txapelketa.

1992an inauguratu zen Donosti Cup txapelketa, baina emakumezkoen taldeek ez zuten parte hartu bi urte beranduago arte, 1994ra arte. Donosti Cupeko 31. edizio honetan 13.000 jokalari inguru izango ditugu, eta horietatik 10.000 baino gehiago gizonezkoak izango dira. Hala eta guztiz ere, Donosti Cupen aurrera pausoak ematen ari dira emakumezkoen futbolean, izan ere, 2022ko edizioan 140 emakumezko taldek hartu zuten parte, eta aurten 170 izango ditugu. Guztira kontinente guztietako eta 22 herrialde ezberdinetako 865 taldek eman dute izena, txapelketaren errekor absolutua erregistratuz. Gehienak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiatik etorritako taldeak dira, baina Estatu Batuak, Frantzia edo Japonia bezalako herrialdeetako talde asko ere izango ditugu.

Genero, etnia eta kultura desberdinetako hainbat talderen artean, emakumezkoen aurrerapausoa nabarmendu nahi dugu. Zorionez, bai emakumezkoen futbolean, bai gizartean, genero-berdintasunerantz urratsak ematen jarraitzen da, nahiz eta denok jakin oraindik bide luzea dugula egiteko. Donosti Cupari dagokionez, emakumezkoen futbolaren etengabeko hazkundeari esker, aurten klub historiko eta handiak izango ditugu: SL Benfica, Sporting de Lisboa edo Madrid Club de Fútbol, Emakumezkoen Futbol Ligako taldea. Aipatutakoez gain, bertako talde oso onak ere izango ditugu, hala nola Añorga, Antiguoko, Hernani, Oiartzun, Tolosa eta beste asko.

Bestalde, aurten sei kategoria izango ditugu emakumezkoen Donosti Cup txapelketan (G25, G19, G17, G14, G12 eta G10) eta horietatik lau Futbol-11 kategoriakoak dira. Gainera, Champions Leagueari dagokionez, sei finaletatik lau Reale Arenan jokatuko dira, ikusgarritasun eta oihartzun handiagoa lortuz, zalantzarik gabe, albiste oso ona futbolzale guztientzat.

 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO