Partekatu

Set 11

Ezagutu Donosti Cup 2026 by Chutapp txapelketako palmaresa!

Espainiako, Portugalgo, Mexikoko eta Estatu Batuetako taldeak txapeldun izan dira 34. edizioan.

24 de Uztaila de 2026

Donosti Cup 2026 by Chutapp txapelketak baditu jada txapeldunak. Zazpi lehiaketa-egun bizi, emozioz eta futbolez beterik igaro ondoren, finalek amaiera bikaina eman zioten txapelketaren 34. edizioari, eta Donosti Cup 2026 by Chutapp-eko irabazle berriak koroatu zituzten.

Guztira, 15 taldek lortu dute txapela emakumezkoen, gizonezkoen eta kategoria mistoetako txapelketetan. Portugal, Mexiko eta Estatu Batuetako taldeek, Espainiako hainbat lekutatik etorritakoekin batera, palmaresa osatu dute, eta beste behin ere agerian utzi dute Donosti Cup by Chutapp txapelketaren nazioarteko izaera.

Emakumezkoen kategorietan, Sporting Clube Portugal eta Ultimate Madrid izan dira edizio honetako talde nabarmenenak, bakoitzak bi titulu eskuratuta. Portugalgo taldeak G10 eta G12 kategoriak irabazi ditu, eta Ultimate Madrilek, berriz, G14 eta G16 kategoriatan egin du bikoitza. Mallorca International FCk osatu du emakumezkoen palmaresa, G18 kategorian garaipena lortuta.

Gizonezkoen kategorietan, tituluak talde askoren artean banatu dira, eta bereziki nabarmendu da talde katalanen eta madrildarren presentzia. Kataluniako Set 11 Esports akademiak bikoitza lortu du, B12 eta B13 kategorietako txapeldun izanik. Mexikok eta Estatu Batuek ere arrastoa utzi dute lehiaketan, edizio honetako nazioarteko palmaresari hiru titulu gehituz.

Emakumezkoen kategoriak

  • G10 by Rural Kutxa: Sporting Clube Portugal (Portugal)
  • G12 by Donostia Kirola: Sporting Clube Portugal (Portugal)
  • G14 by Muy Gipuzkoa: Ultimate Madrid (Madrilgo Erkidegoa)
  • G16 by Joma Sport: Ultimate Madrid (Madrilgo Erkidegoa)
  • G18 by Grupo Carza: Mallorca International FC (Balear Uharteak)

Kategoria mistoa

  • DAC by Orona Fundazioa: Gaude (Euskal Herria)

Gizonezkoen kategoriak

  • B9 by Amenabar: BCN Junior Green (Katalunia)
  • B10 by Rural Kutxa: Global Sporting Club (Mexiko)
  • B11 by Basque Country: Barcelona SMT (Katalunia)
  • B12 by Donostia Kirola: Set11 Esports Blau (Katalunia)
  • B13 by Sostenibilidad: Set11 Esports (Katalunia)
  • B14 by Muy Gipuzkoa: BCN Junior Miami Green (Estatu Batuak)
  • B15 by Basque Country: Pathway Soccer (Estatu Batuak)
  • B16 by Joma Sport: Jamboree Sports (Madrilgo Erkidegoa)
  • B18 by Grupo Carza: CF Football Dreams (Madrilgo Erkidegoa)

Txapeldun berriei garaikurrak ematearekin batera, amaiera eman zaio 32 herrialdetako 900 talde baino gehiago eta Donostian eta Gipuzkoan 15.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu dituen edizioari.

Zorionak Donosti Cup 2026 by Chutapp txapelketako txapeldun guztiei!

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER