Partekatu

G25

Donosti Cup 2021-ek bi kategoria berri izango ditu: G25 eta B25!

Ekimen honen bidez, txapelketaren edizio ezberdinetan parte hartu duten jokalariek Donosti Cup txapelketa 25 urte bete arte gozatzen jarrai dezaten lortu nahi da.

16 de Otsaila de 2021

Azken hilabeteotan jasotako kontsulten aurrean, erabaki dugu partaideen adin-muga luzatzea Donosti Cup-en 25 urte bete arte parte hartu ahal izateko. Eskertzekoa da txapelketaren hainbat ediziotan parte hartu ahal izan duten jokalariek txapelketa horretan jarraitu nahi izatea, eta, horregatik, aurten bi kategoria berri hauek estreinatuko ditugu,parte-hartzen jarraitzeko asmoz.

Badakigu jokalari asko klubez aldatzen direla institutoa amaitzen dutenean, baina badakigu gizonezko eta emakumezko senior taldeak gero eta gazteagoak direla, eta, alde horretatik, aukera ona izan liteke haientzat denboraldia Donosti Cup bezalako txapelketa batean parte hartzen amaitzea.

Halaber, uste dugu aukera interesgarria izan daitekeela unibertsitateko taldeentzat, batez ere atzerritarrentzat, ikasturte amaierako bidaia egiteko ohitura baitute, eta Donostia eta Donosti Cup oso helmuga turistiko erakargarria izan baitaiteke.

Bi kategorietan 11ko futbolan jokatuko da eta 25 urtetik gorako 3 jokalari izatea baimenduko da.

30 urtetik gorako neskek eta 35 urtetik gorako mutilek parte hartu ahal izango dute "2021 Donosti Masters Cup" txapelketan, aurten kategoria berri bat estreinatuko duena ere, Plus50.
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO