Partekatu

1

Donosti Cup 2025 uztailaren 7tik 13ra ospatuko da

Talde atzerritarren izen-emateak irailaren 18an, asteazkena, irekiko dira 10:00etan.

11 de Uztaila de 2024

Donosti Cup 2025ek baditu datak: 33. edizioa uztailaren 7tik 13ra ospatuko da. Bost urterik behin gertatzen den bezala, txapelketa uztaileko bigarren astera aldatzen da, eta hurrengo edizioetan berriz ere hileko lehen egunetara hurbiltzen joango da.

Azken bi edizioen formatua mantenduko da. Horrela, uztailaren 7a, astelehena, akreditazioa eta adin-kontrola entregatzeko eguna izango da talde nazional eta atzerritarrentzat, eta etxeko talde batzuek bere lehen jardunaldia jokatuko dute. Estatuko eta atzerriko taldeentzako lehiaketa uztailaren 8an, asteartean, hasiko da, eta ondoren, Inaugurazio Ekitaldia, gauean bertan. Finalak uztailaren 12an, larunbata, jokatuko dira arratsaldez, eta uztailaren 13an, igandea, goizez.

Donosti Cup 2025erako izen emateak irailaren 18an, asteazkena, irekiko dira 10:00etan. Data hori baino lehen, informazio guztia txapelketaren webgunean eguneratuko da eta ostatuen prezioak argitaratuko dira.

Ordura arte, uda zoriontsua opa dizuegu guztioi!

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER