Partekatu

Olympique de Lyon

Lyoneko Olympique taldeak 2021eko Donosti Cup-ean parte hartuko duela baieztatu du

Lyoneko Olympique munduko erreferentea da emakumezkoen futbolean. 

4 de Abendua de 2020

1970ean Lyon FC taldeko emakumezkoen sail gisa sortu zen eta 2004an Lyoneko Olympiquen sartu zenetik, bere kirol arrakastak Europako talderik sarituena bihurtu dute. Bere garaipen-zerrenda honako hau da: 14 Liga, Europako 9 Kopa, 7 Txapeldunen Liga eta Munduko Txapelketa 1.

Hirugarren aldiz parte hartuko du Donosti Cup txapelketan. 2018an lehenengo aldiz parte-hartu zuen, eta nahiz eta haien jokoarekin liluratu, ez zuen titulurik lortu. G12 taldea finalerdietara iritsi zen eta G14 taldeak txapeldunordearekin konformatu behar izan zuen finalean, Osasunarekin partida parekatu batean galdu ondoren. Hurrengo urtean, 2019an, aurrekoan bezala, oso ondo aritu zen eta oraingoan bai lortu zuela lehen titulua Donosti Cup-ean. Berriz ere, G14 taldeak finalera iristea lortu zuen eta Kataluniako Futfem Talent-ari irabazi ondoren, Donosti Cup-eko txapeldun bihurtu zen. G12 taldeak ere Playoff B-ko finalean txapeldun titulua lortu zuen. 2021ean,  bi talderekin parte hartuko du eta haien jokoarekin ikusleei gozaraziko die.

Donosti Cup-ek emakumezkoen futbolaren aldeko apustua egiten jarraituko du aurten ere, eta txapelketan parte hartuko duten emakumezkoen 120 taldeen kopurua gainditzea espero dugu.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO