Partekatu

DC2021

Donosti Cup 2021 uztailaren 4tik 10era ospatuko da eta B19 eta G19 mailak izango ditu

Covid-19aren krisiaz nabarmendu den urte honen ondoren, Donosti Cup-eko Antolakuntza hurrengo ediziorako lanean ari da.

14 de Uztaila de 2020

28 urtez etenik gabe Donosti Cup ospatu ondoren, 2020. urtea historiara pasako da, gutxienez modu tradizionalean, txapelketa egin ezin izan den urtea bezala. Hala ere, Antolakuntza lanean ari da hurrengo urtean are indartsuago itzultzeko, “elkar aurkitzeen” edizioan.
29. edizioa uztailaren 4tik 10era ospatuko da, eta nabarmenena B18 eta G18 kategorien aldaketa izango da, B19 eta G19 kategorietara aldatuko baitira. Adinaren arabera, 2002ko gazte askok parte hartu behar zuten aurtengo edizioan azken aldiz, baina txapelketa bertan behera uztearen ondorioz parte hartu ezin izan dutenez, Antolakuntzak erabaki du zelai barruan agur esan ahal izateko aukera luzatzea, eta horregatik, urtebetez luzatu dira adinen mailak, bai mutilen baita nesken kasuetan.

Berrikuntza izango da, halaber, adimen urritasuna duten jokalariek osatutako taldeentzako Donosti Authentic 's Cup lehiaketa martxan jartzea. Aurtengo edizioan Erreala, Ath Bilbao, Eibar eta Newcastle bezalako klubek parte hartu behar zuten, eta horiek guztiak, beste klub batzuez gain, hurrengo edizioan espero ditugu.

Donosti Cup 2021-ean izena emateko epea atzerritar eta nazional taldeentzako irailaren 15ean irekiko da ofizialki, bertako taldeentzako berriz maiatzan.

Donosti CUPetik eskerrak eman nahi dizkiegu klub guztiei hilabete zail hauetan erakutsi diguzuen babesagatik, eta oso berezia izango den hurrengo edizio honetan guztion zain egongo gara. Denok berriz elkartuko garen edizioa.
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO