Irekiera Ekitaldia
Zeremonian ordezkaritza parte-hartzaile guztien desfilea izango da
Bizitza osorako oroitzapena!
Inaugurazio-ekitaldia Anoeta Estadioan egingo da, 1. mailako Real Sociedad taldearen estadioan (baieztatzeke).
Esparruak 40.000 pertsonarentzako edukiera du, eta ekitaldia 21:30ean hasiko da.
Ekitaldiaren zatirik nagusiena parte hartzen duten ordezkaritza guztien desfilea izango da. Lehenik atzerriko klubek desfilatuko dute, ondoren estatuko klubek, eta desfilea bertako klubek itxiko dute.
Parte hartzen duten klub guztiak inaugurazio-desfilean parte hartzera gonbidatuta daude. Klub bakoitzeko talde batek parte hartu ahal izango du desfilean, eta talde hori "My team info" atalean erregistratu beharko da ekainaren 20a baino lehen. Data horretarako klub batek desfilean ordezkatuko duen taldea erregistratu ez badu, ulertuko da ezin izango duela inaugurazio-desfilean parte hartu.
Galaren barruan zuzeneko musika-emanaldiak, koreografiak eta argi eta soinu ikuskizun bat izango dira. Horiek guztiak jardunaldi hau esperientzia ahaztezina bihurtuko dute jokalarientzat, entrenatzaileentzat eta publikoarentzat oro har.
Sarrerak
Jokalari eta entrenatzaile guztiek, baita Erakundearen bidez ostatua erreserbatu duten senitartekoek ere, inauguraziora doan sartu ahal izango dute, PLAYER, COACH edo SUPPORTER akreditazioarekin.


























