Donosti Cup Fundazioa

Donosti Cup Fundazioa

"Donosti Cup Fundazioa" baliabiderik gabeko taldeei Donosti Cup txapelketan parte hartzeko aukera emateko sortu zen, honek suposatzen dituen gastu guztiak finantzatzen lagunduz.
 

"Donosti Cup Fundazioak" eremu behartsuetako eta beraien kabuz txapelketan parte-hartzeko aukerarik ez dituzten taldeen eskaera ugari jasotzen ditu urtero. 

Eskaera guztiak aztertu ondoren Erakundeak 4 proiektu hautatzen ditu. Proiektu hauek aukeratzeko, garatzen diren inguruneari eta orokorrean gizarteari gehien aportatzen dieten fundazioak izaten dira kontuan. 

Ekimen honi esker, eskualde behartsu edo oso ahuletako, gatazkan dauden eremuetako, askatasunik gabeko herrialdeetako edo hondamendi naturalek astindutako hirietako 50 talde baino gehiagok parte hartu ahal izan dute Donosti Cup-en. Herrialde horietako batzuk artean, Sierra Leona, Zambia, Mozambike, Etiopia, Uganda, India, Nepal, Palestina, Irak, Ukraina, Errumania, Kroazia, El Salvador, Peru, Honduras, Kolonbia edo Bolivia aipa ditzakegu.

2008an Donosti Cup txapelketak UNICEF sari nazionala jaso zuen kirolaren bidez haurrei egiten dien ekarpenagatik.
 

2019an DONOSTI CUPEK GONBINDATUTAKO TALDEAK

Diamond Child (Sierra Leona):

"Diamond Child" Sierra Leonako "Seydu" musikari ezagunak sortutako GKE bat da. Bertan, 450 haur baino gehiago artatzen dira, gehienak umezurtzak, eta, batez ere, musikan, artean eta kulturan hazten direnak, nahiz eta futbolean jolastea ere gogoko duten. Talde partaidea, baliabide gutxi dituzten familietako mutil hoberenekin osatu zen, gehienak herrialdeak jasan dituen gerra zibil ugarien biktimak. Mutil hauek ilusio handiz entrenatu zuten urte osoan zehar eta Donosti Cup txapelketan maila bikaina erakutsi zuten, B14 mailako txapeldunorde izateraino. Erakutsi zuten joko maila onaz gain, talde honen nortasun izan zen aste osoan zehar beraien izaera alaia eta beti dantza egiteko goga. Horrek oso ezagun egin zituen txapelketan parte hartu zuten beste taldeen artean.

Al Bustan (Palestina):

"Al Bustan" zentro soziokulturalak 2019ko Donosti Cup-an parte hartu zuen Jerusalem ekialdeko 13 urteko mutil talde batekin, Silwan auzokoak zehazki. Hiri Zaharraren kanpoaldean dagoen auzoa da, arabiarra orokorrean, nahiz eta azken urteotan kolonizazio-prozesu mingarria dagoen bertan Israelgo herritarren aldetik. Maiz jasan behar izaten dituzte auzoko gazteek bai tratu txar baita atxiloketak ere, eta zoritxarrez ez dirudi egoerak hobera egingo duenik. Testuinguru horretan gizarte lan handia garatzen du Al Bustan Centre erakundeak, kirolaren eta kulturaren bidez Silwango gazte palestinarren bizimodua pixka bat eramangarriagoa egitea bilatuz. Fundazioan proiektu hau Jesus Artecheri esker ezagutu genuen, palestinarren kausarekin hertsiki kolaboratzen duen euskal herritarra.

Not to Forget Jenin Camp (Palestina):

"Not to Forget Jenin Camp" ek 2019ko Donosti Cup txapelketan parte hartu zuen, Palestinako iparraldean dagoen Jenin errefuxiatu eremuan bizi diren 16 urteko neska talde batekin. Erakunde horren zeregina errefuxiatu-eremuko emakumeei laguntza ematea da, beren trebetasunak garatuz horrela beraien komunitateko bizitzan parte hartu ahal izan dezaten, eta era berean, ingurune eta egoera zail batean aurrean baldintza psikologiko, sozial eta sanitarioak hobetzea. Bertan futbol talde bat dute, eta hezkuntza eta aisialdi jarduerak antolatzen dituzte astero. Horrelako kanpamendu batean hainbesteko lana egin ahal izateak goraipagarri egiten du Farha buru duen erakunde honek egiten duen lana. Donosti Cup txapelketan une hunkigarri asko bizi izan zituzten, baina ziurrenik ez dute inoiz ahaztuko Xabi Alonsorekin izandako topaketa, errefuxiatuen egoeraz interesatu zena.

Dragones de Lavapiés (España):

"Dragones de Lavapiés" Madrilgo auzo xumeko guraso talde batek futbol klub bat sortzeko abian jarritako ekimena da, auzoko gazteek eskatzen zutena. Nerabe horietako gehienek denbora asko pasatzen dute bakarrik, gurasoek egun osoan zehar lan egiteko beharra izaten dutelako, aurrera atera ahal izateko, eta, gainera, zailtasunak izaten dituzte hizkuntzarekin. "Dragones de Lavapiés" taldearen eginkizuna gazteak kirolaren bidez elkartzea da, familia handi batean bezala senti daitezen elkartasunaren, errespetuaren, genero-berdintasunaren eta kultura-aniztasunaren balioak irakasteko konpromisoarekin, kultura askotariko eta nazionalitate desberdinetatik etorritako pertsonen arteko elkarrizketa ahalbidetuz. Donosti Cup txapelketan 28 nazionalitate ezberdinetako 10 eta 11 urteko haurren bi talderekin parte hartu zuten. Torneoan zehar bizi izan zuten esperientziarik onenetakoa Realaren instalazioak bisitatu eta lehen taldeko jokalariak ezagutzea izan zen.

2018an DONOSTI CUPEK GONBINDATUTAKO TALDEAK

Scholar Home Academy (Nepal)

Scholar Home Academy lehen ordezkari nepaldarra izan da txapelketaren historian eta B13 kategoriako mutil talde batekin hartu du parte. Bhaktapureko (Katmandu) zona zentraletik datoz, duela urte batzuk lurrikara sendoenetako batek eraginda eratu zen zonatik hain zuzen ere. Golygol izan da laguntza eman dien GKEa, baita proiektu honetarako gurekin harremanetan jarri dena.

Mugu Team (Nepal)

Mugu Team edo Sunakali taldea, nepal-iparreko neskeen talde bat da. Himalaiako mendikatetik eta Rara antziratik oso hurbil bizi dira, mendien artean, oso sarbide zaileko eta gutxi garatutako zona batean. Donostira iritsi ahal izateko bidai oso luze eta neketsua egin behar izan zuten, oinez, abionetaz, hegazkinez eta autobusez Donostira iritsi arte. G14 kategorian jokatu dute, esperientzia berriaz eta Donosti Cupean parte hartzeak ekarriko dizkien berritasun guztiez gozatzeko gogo askorekin etorri ziren, bere eskualdetik irteten diren lehen aldia izango zen.

Oscar Foundation (India)

Oscar Foundationek (Organización para el Cambio Social, Conciencia y Responsabilidad) heziketaren balioak irakasten die kaltetutako gazteei futbolaren bidez, bere komunitatearen garapenaren alde, batez ere, talde-lana, lidergoaren sustapena eta heziketa-laguntzaren inguruan lan eginez. 27. Edizio honetan, B16 kategoriako mutil indiar taldearekin hartu dute parte. Mutil hauek Mumbai hiriko auzo marjinaletan bizi dira eta futbolak hezkuntza-euskarria eta inoiz ez pentsatutako aukerak eskaini die.

City of Hope (Zambia)

Fundazioaren laugarren gonbidatua City of Hope taldea izan da. Lusakan (Zambia) kokatutako Salesiano Ikastetxetik datozen neskeen talde bat. Zambian bizi diren neskeen heziketa, osasuna eta integrazioa bultzatzea da. “Red Deporte y Cooperación” ren helburua. Edizio honetan, G18 kategorian hartu dute parte txapelketan.

Nepal
Jenin
Diamond Child Diamond Child
Nepal
Zambia

Babesle ofizialak

LaLiga Puma Real Sociedad El Diario Vasco Coca Cola Carza

Laguntzaile ofizialak

Orona Donostia Turismo Teledeporte Ausolan Ficoba Equinoccio Insalus ABS ILUMINACION

Bazkide instituzionalak

Donostiako Udala Around Gipuzkoa Gipuzkoa kirola Euskadi Basque Country