x

Donosti Cup Munduan bekak

Kirola gizarte-aldaketaren eragile gisa sustatuz

1994an, txapelketaren hirugarren edizioan, dei bat jaso genuen, eta gauza asko birplanteatu genituen. Peruko akademia bat, Cantolao akademia, Bartzelonara joan zen txapelketa batean parte hartzera, baina Bartzelonara iristean jakinarazi zieten txapelketa bertan behera geratu zela talderik ez zegoelako. 40 jokalari inguru ostaturik gabe geratu ziren, eta jarduerarik gabe aste oso batez. Norbaitek gure txapelketaz hitz egin zien, eta parte hartu ahal izatea eskatu ziguten, ezer ordaintzeko dirurik ez zuten arren. Oso denbora gutxi geratzen zen, baina ikastetxe batean ohatze batzuk jarri genizkien, eta egutegia aldatu genuen bi taldeek urte hartan Donosti Cup txapelketan parte hartzeko aukera izan zezaten. Heltzean erakutsitako emozioa, eta agurtzerakoan emandako besarkadak oso barrura iritsi zitzaigun, eta harrezkero baliabiderik gabeko 50 talde baino gehiago lagundu ditugu, besteak beste, Sierra Leona, India, Mendebaldeko Sahara, Zambia, Mozambike, Nepal, Palestina, Ukraina, El Salvador eta Boliviako taldeak. Konpromiso hori sarituz, UNICEF Sari Nazionala eta Iberdrola SuperA Saria jaso ditugu, besteak beste.

Konpromiso hori sendotzeko eta gure ekintzak zabaltzeko, "Donosti Cup Munduan" bekak aurkezten ditugu. Beka hauek futbola gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duten taldeei zuzenduta daude, eta Donosti Cup txapelketan emakumezkoen eta gizonezkoen talde baten partaidetza-gastu guztiak estaliko dituzte.

Nor aurkeztu daitezke?

Irabazi-asmorik gabeko erakundeetako futbol-taldeak, hala nola futbol-klubak edo gobernuz kanpoko erakundeak, futbola beren komunitateetako bizimodua hobetzeko tresna gisa erabiltzen dutenak.

Hautagaitzak aurkezteko epea itxita

2027ko Donosti Cup Munduan beketarako hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 1ean amaitu zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hautagaitza aurkeztu duten erakunde eta proiektu guztiei. Zuen interesa eta konpromisoa bihotzez eskertzen ditugu.

Behin aurkezpen-epea amaituta, hautaketa-batzordeak jasotako hautagaitzak aztertuko ditu eta hautatutako proiektuei erabakiaren berri emango die.

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER