
Futbol inklusiboa
Ezberdintasuna axolagabea da
Zer da?
Donosti Authentics' Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa bat da, eta adimen urritasun duten jokalariez osatutako talde guztiek parte har dezakete.
Noiz ospatuko da?
Txapelketa hau Donostian ospatuko da uztailaren 1eik 3ra bitartean. Uztailaren 1ean akreditazioak banatuko dira, 2an partideen lehen txanda jokatuko da eta gauean Inaugurazioa ospatuko da. 3an bigarren partida txanda jokatuko da eta finalak ospatuko dira jarraian partehartzaile diren talde guztiei sariak banatuz.
Zer helburu ditu?
- Adimen-urritasuna duten pertsonen artean futbola normalizatzea
- Inklusioaren balioak gazteenei transmititzea
- Beste klub batzuek errealitate hau ezagutu dezaten eta klubaren barruan beren taldeak osa ditzaten sustatzea
Nortzuk parte hartzen dute?
Txapelketan adimen urritasuna duten pertsonek osatutako taldeek parte hartu ahal izango dute. Talde bat osatzeko gutxienez 12 jokalari eta gehienez 25 jokalari beharko dira. Jokalariek gutxienez % 33ko adimen-urritasuna dutela egiaztatu beharko dute.
Zein da lehiaketa eredua?
Txapelketa 7ko futbola modalitatean jokatuko da. Partidek 30 minutuko iraupena izango dute, bakoitza 10 minutuko 3 denboratan banatuta.
Parte hartuko duten taldeak 4 edo 5 taldetako taldeetan banatuko dira, eta itzuli bakarreko liga batean lehiatuko dira. Sailkapenak ezartzeko, emaitzaz gain; kiroltasuna, laguntasuna eta abar bezalako beste hainbat alderdi hartuko dira kontuan.
Talde guztiek garaikur eta oroigarri domina bana jasoko dute.
Contacto