Partekatu

DCTV

Donosti Cup taldea streaming bidez 200 partida baino gehiago emititu ahal izateko lanean ari da

Erakundea hainbat enpresekin harremanetan dago Donosti Cup 2021-eko partida asko zuzenean emititu ahal izateko

22 de Otsaila de 2021

Donosti Cup-etik beti saiatu gara txapelketaren kalitatea hobetuko duten aurrerapen teknologiko guztiak txertatzen, eta hurrengo urratsa hurrengo edizioan zuzeneko partida asko emititzea da.

Duela 10 urte baino gehiago, online emaitzak sartu genituen web orriaren bitartez, eta duela lau urte, hain harrera ona izan duen Donosti Cup-eko app-a estreinatu genuen. App honen bidez partidak zuzenean jarrai daitezke, emaitzak denbora errealean eguneratzen baitira. Halaber, aplikazioak aukera ematen du lerrokatzeak, emaitzak, sailkapenak, golegile nagusiak eta abar denbora errealean ikustea.

2021ean beste urrats bat eman nahi dugu txapelketaren kalitatea hobetzeko, 200 partida baino gehiago zuzenean emitituz. Horretarako, hainbat enpresekin harremanetan gaude, emanaldi horiek gauzatzeko irtenbide desberdinak eskaintzen baitituzte. Enpresa horietako batzuk kamera adimendunak erabiltzen dituzte eta beste batzuk sistema tradizionalagoak aldiz. Datozen hilabeteetan proposamenak ondo aztertzen amaituko dugu eta hurrengo ediziorako zuzeneko emanaldi plan berria aurkeztuko dugu.

Horrela, Donostiara joaterik ez duten senide eta jarraitzaileek, eta, oro har, oinarrizko futbolzaleek partida ugari ikusi ahal izango dituzte zuzenean gure telebista katearen bitartez.
 

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER