Partekatu

77

Hemen duzue Taldeen Faseko partiden egutegia!

Datorren astean argitaratuko da Azken Faseko egutegia

20 de Ekaina de 2025

Donosti Cup 2025eko partiden egutegia prest dago jada. Guztira, 2.000 partida baino gehiago jokatuko dira 60 egoitzatan. Aurkariak, ordutegiak eta jokalekuen informazioa gure webgunean edo aplikazio ofizialean kontsulta daitezke. Talde batzuek aldaketa txiki batzuk izan dituzte, azken orduko altak edo bajak direla eta.

Multzoen faseko partida gehienak uztailaren 8tik (asteartea) 10era (osteguna) bitartean jokatuko dira. Hala ere, uztailaren 7an (astelehena), bertako taldeen arteko partida batzuk jokatuko dira. Neurri honen helburua astearteko jardunaldia arintzea da talde guztiak Inaugurazio Ekitaldira garaiz helduko direla saiatuz..

Gogoratu multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek Txapeldunen Ligara egingo dutela aurrera, eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, berriz, Europa Ligara.

Partida guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira webgunean, baita iOS eta Androiderako aplikazio ofizialean ere. Horrez gain, zenbait partida streaming bidez emitituko dira plataforma ofizialaren bidez; esteka emaitzen webgunetik ere eskuragarri izango da. Emisio horien inguruko informazio gehiago laster argitaratuko da.

Egutegia prest dagoenez, taldeek zuen intranetetik sar zaitezkete Klubentzako Zerbitzuen atalera eta zerbitzu osagarri hauek kudeatu:

  • Piknik zerbitzua eskatu, jantokira joan beharrean, betiere ekainaren 25a baino lehen eskatuz gero.
  • Argazkigintza profesionaleko zerbitzua kontratatu.
  • Zuen partidak grabatzeko eta emititzeko zerbitzua eskatu, profesionalen bidez.

Zerbitzu hauek aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizuegu, erabilgarri daudela ziurtatzeko.
 

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

Amenabar Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus SEOM Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER