Partekatu

concurso

Donosti Cup txapelketak kartel lehiaketa eta 30. urteurrenerako elastikoaren diseinurako lehiaketa antolatu ditu

Partikularrek zein enpresek parte hartu ahal izango dute, eta 2022ko martxoaren 15etik apirilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

17 de Martxoa de 2022

Donosti Cup txapelketak 30. urteurrena betetzen duela eta, lehiaketa bikoitza antolatu du: kartel lehiaketa, eta urteurreneko elastikoaren diseinurako lehiaketa. Partikularrek zein enpresek parte har dezakete bi lehiaketetan, eta nahi adina lan aurkez ditzake lehiakide bakoitzak. 

Aukeratutako kartelagatik zein elastikoaren diseinuagatik 700 euroko saria emango da, zergak barne.
2022ko martxoaren 15etik 2022ko apirilaren 15eko 14:00ak arte aurkeztu ahal izango dira lanak.
Ondorengo informazioa jaso beharko du kartelak:

30. urteurrena
Donosti Cup 2022
International Football Tournament
Donostia, uztailak 3-9

Elastikoak “Donosti Cup” izena eta 30. urteurrenari buruzko aipamenen bat jaso beharko ditu: Since 1992, 30 Years edo antzerako zerbait.

Txapelketaren balioekin bat etorriz, karteletan zein elastikoaren diseinuan erabiltzen diren irudiek orekarako joera izango dute generoen ordezkaritzari dagokionez.

Posta elektronikoz bidali ahal izango dira bozetoak, info@donosticup.com helbide elektronikora, edo Gipuzkoako Futbol Federazioan bertan entrega daitezke, edo postaz hara bidali, honako helbidera: Reale Arena – 18. Atea / Anoetako pasealekua 1, 20014 Donostia.

Kasu bietan, ondorengo informazioa jaso beharko dute lanek: Egilearen edo enpresaren izena, harremanetarako telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, IFZ/IFK eta lanaren izenburua.

2022ko apirilaren 30a baino lehen emango da jakitera zein izan diren lan irabazleak.

Eskerrik asko!

Lehiaketaren oinarriak ikusi

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO