Partekatu

ajsh

Prest dago Azken Faseko egutegia!

Aurten ospatuko den Donosti Cupeko 31. edizioko Azken Fasea eta finalak uztailaren 7tik 9ra ospatuko dira, hau da, ostiraletik igandera 

 

27 de Ekaina de 2023

Uztailak 4ean hasiko den Donosti Cup txapelketaren edizio honetan, aldaketa txiki bat izango dugu Azken Faseari dagokionez. Multzoen faseko partidak amaitu ondoren, neurketa bakarreko kanporaketak uztailaren 7, 8 eta 9an jokatuko dira. Finaletan dugun berrikuntza nagusia Donosti Cupeko finalak hiru jardunaldi desberdinetan jokatuko direla da, hau da, Azken Faseko hiru egunetan, ostiral, larunbat eta igandean.

Uztailaren 7an, ostirala, Azken Faseari dagozkion norgehiagokak 9:00etan hasi eta 22:30etan amaituko dira. Gainera, 18:00etan Donosti Cupeko lehen finala jokatuko da Reale Arenan, G25 mailako Txapeldunen Ligari dagokiona. Ondoren, 19:30etan, bigarren finalari emango zaio hasiera, eta bertan, B25 mailako Champions Leagueko txapeldun berria ezagutuko dugu.

Hurrengo egunean, uztailak 8, zalaparta handiagoa izango dugu, finalerdiko eta finalen partida kopuru handi bat jokatuko baita. Larunbateko jardunaldia 9:30etan hasi eta 21:00etan amaituko da, Donosti Cup 2023 Jaiari eta Maria Cristina Hotelean ospatuko den Itxiera Galari hasiera emanez. 12:00etan hasiko dira jokatzen G14, B15, G17 eta G19 mailetako Txapeldunen Ligako finalak, guztiak Reale Arenan. Gainera, arratsaldean zehar (16:00-20:30) B13, B14, G14, B15, B16, G17, B19, G19, B25 eta G25 kategorietako Europa Leagueko finalak izango ditugu, Matigoxotegi, Berio eta Martuteneko futbol zelaietan.

Donosti Cupeko azken egunean, uztailaren 9an, goizean zehar (10:00-15:00) jokatuko dira gainontzeko final guztiak, eta 15:00etan amaitutzat emango dira Donosti Cupeko 31. edizioko partidak. Txapeldunen Ligako partidei dagokienez, B9, B10, G10, B11, B12 eta G12 mailetako finalak Anoetako Miniestadioan jokatuko dira, eta B13, B14, B16 eta B19 finalak, aldiz, Reale Arenan. Europa Leagueko kategoriako gainontzeko finalak (B9, B10, G10, B12 eta G12) Puion jokatuko dira.

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO