Partekatu

X

Donosti Cup 2026k ofizialki ireki ditu izen-emateak

Klubek dagoeneko egin dezakete aurreinskripzioa txapelketaren webgune ofizialean.

15 de Iraila de 2025

Donosti Cup 2026 abian da. Astearte honetatik aurrera, irailak 16, interesa duten klubek 34. Nazioarteko Oinarrizko Futbol Txapelketan izena eman dezakete, webgune ofizialean dagoen aurreinskripzio formularioa betez.

Prozesua erraza da: behin formularioa bidalita, antolakuntzak eskaera balioztatuko du eta baieztapen mezu bat bidaliko du. Une horretatik aurrera, taldeek 10 egun izango dituzte lehen ordainketa egiteko, ezarritako baldintzen arabera.

Aurreko edizioan, 2025ean, Donosti Cup-ek 30 herrialdetako 900 talde bildu zituen. 2026ko edizioak 9 kategoria izango ditu gizonezkoetan eta 5 emakumezkoetan, eta hainbat berrikuntza sartuko ditu: B9, B10 eta G10 kategoriak Gipuzkoatik kanpoko taldeetara irekiko da, ikuspegi ludikoago eta hezitzaileagoarekin, eta B19 eta G19 kategoriak B18 eta G18 izatera pasako dira, taldeen errealitatera hobeto egokitzeko.

Berrikuntza horiekin eta nazioartean duen erakargarritasunarekin, mundu osoko milaka futbolari gazterentzat ezinbesteko hitzordu gisa aurkezten da Donosti Cup 2026.

Estadistikak

900

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.212

Partida

68

Zelai

Azken ordua

Babesle ofizialak

Joma Alfa Laval veo rural kutxa quazzar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus Real Sociedad Ausolan MONGO Alegiako udala Ebro Aretxabaletako udala Arrasateko udala Elgoibarko udala Lazkaoko udala Orioko udala Mutrikuko udala Oñatiko udala Zarauzko udala Zumarragako udala