Partekatu

jomaxdonosticup
2 de Ekaina de 2025

Arima euskalduna, punta-puntako teknologia eta bertako harrotasuna uztartzen dituen diseinua uda honetako txapelketa internazionalena janzteko.

Donosti Cup-ek eta Joma Sport-ek, babesle tekniko ofizialak, 2025eko edizioko kamiseta ofizialak aurkeztu dituzte. Aurkezpen honek txapelketaren produktu esklusiboen bilduma osatzen du, "Sua" baloiaren eta bota ofizialen aurkezpenaren ondoren.

Kamiseta ofizialak Joma eta Donosti Cupen arteko lankidetza-prozesu baten emaitza dira. Helburua, Euskal Herriaren eta bere mitologiaren esentzia jasotzea da. Diseinua suan inspiratuta dago, bizitasunaren, barne-indarraren eta eraldaketa-gaitasunaren ikurra. Laranja koloreko sugarrek bi bertsioetan agertzen dira.

Kamiseta ofizialekin batera, zaleentzako kamisetak ere aurkeztu dira. Produktu berezi hauek arte urbanoaren eta bertako kulturaren fusioa dira, komiki estiloko estetika eta nortasun handiarekin. Ehunean sublimatutako grafikoek Donostiako leku enblematiko batzuk omendu nahi dituzte, hala nola La Concha hondartza edo Artzain Onaren katedralaren dorrea. Horrela, txapelketako oroigarri ezin hobea bihurtzen dira harmailetatik bizitzen dutenentzat.

Kamiseta ofizialak Jomaren testil-teknologiarik aurreratuenarekin garatu dira. Interlock poliesterrez eginak, elastikotasuna, erresistentzia eta askatasuna eskaintzen dute. Micro-Mesh sistema dute integratuta, transpirazioa errazten duten aireztapen-panelak eta gorputz-tenperatura erregulatzen dutenak, eta Flatlock josturak, marruskadurarik gabe, egokitzapena eta iraunkortasuna hobetzeko, lehiaketa bizietan ere. Neurri estandarreko patroi eta lepo biribilarekin, erosotasuna eta errendimendua bermatzen dituzte.

Kamisetak salgai egongo dira Donosti Cup-eko denda ofizialean, Reale Arenako Fan Zone-an eta Donostiako erdiguneko Alderdi Eder-eko Fan Zone-an. Era berean, zelaien inguruan kokatutako denda mugikorretan ere eskuratu ahal izango dira.

Erosi zurea eta eraman ezazu Donosti Cup-en espiritua zurekin!
 

 

joma
dc
dc
dc

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER