Partekatu

newcastle

Newcastle talde ingelesak Donosti Authentics Cup txapelketan beraien parte-hartzea baieztatu du!

Donosti Authentics Cup txapelketa uztailaren 6tik 8ra bitartean jokatuko da, eta adimen-urritasuna duten jokalariz osatutako taldeei zuzenduta dago.

24 de Martxoa de 2020

2011-2012 denboraldian ekin zion Newcastle United Ingalaterrako klub entzutetsuak futbol inklusiboaren aldeko lanari. Gaur egun, gazte baita helduentzako 23 talde ditu, Ingalaterrako Futbol Federazioan aitortutako ezintasun mota guztiei erantzuna emanez.

Donosti Authentics Cup-en Down Sindromea duten jokalariz osatutako taldearekin parte hartuko du. Talde horrekin berarekin, 2017an Benidormen ospatzen den Costa Blanca Cup proban parte hartu zuten, eta iaz Espainiara itzuli ziren Malaga CF taldearen aurka lagunarteko partida bat jokatzera.

Reggie Dornan Fundazioko arduradunak kontatzen digunez, talde honek senide talde oso aktiboa du, Ingalaterran jokatzen dituzten partida guztietan taldeari laguntzen diona beti, baita beste herrialde batzuetara egiten dituzten bidaietan ere. Donostiara 16 jokalari etorriko dira, senide ugariz lagunduta.

Donosti Cup-entzat harrotasun handia da Donosti Authentics Cup txapelketaren 1. edizio honetan, hainbeste urte futbol inklusiboaren alde lan handia egiten daramatzan Newcastle United Fundazioko talde hau egotea.

Gogoratu behar da adimen-urritasuna duten jokalariz osatutako taldeentzako txapelketa hau uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dela, eta dagoeneko beraien parte-hartzea baieztatu dutela Realak, Eibarrek, Ath Bilbaok eta Baionako Futbol Inklusiboko Elkarteak, 3 talderekin.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO