Partekatu

LaLiga

LaLiga Donosti Cup 2021en babesle bihurtu da!

Akordioa atzo sinatu zuten, Madrilen, eta lau ildo nagusien artean hauek nabarmentzen dira: covid protokoloen arloko aholkularitza eta antigenoen testen kudeaketa.

10 de Ekaina de 2021

LaLigak babesa erakutsi nahi izan dio Donosti CUPi, 2020an pandemiak bertan behera utzi ostean. Edizio hau erronka handia da antolatzaileentzat, eta Ligaren laguntza estrategikoa izatea bultzada handia da.


 

Akordioa atzo sinatu zuten, LaLigak Madrilen duen egoitzan eta hainbat ekintza jasotzen ditu. Lehenik eta behin, covid protokoloen arloko aholkularitza, edizio honetan funtsezkoa izango dena.


LaLigak denboraldi honetan aplikatu duen protokoloari buruzko informazio guztia eman die antolatzaileei, eta, gainera, txapelketan parte hartuko duten klub guztiei bidaliko zaizkien 4.500 antigeno-testen erosketa kudeatu du. Izan ere, Donosti CUPeko protokoloak proba txapelketa hasi baino 48 ordu lehenago egitea eskatzen du ezinbestean.


Bestalde, eta akordio honi esker, LaLiga Gipuzkoako hiriburuan bertan izango da txapelketaren astean zehar, txapelketaren Fan Zone-n erakusketa bat jartzea aurreikusita baitago.


LaLigak "Etorkizuneko zaleak" eta "Joko garbia" sariak ere babestuko ditu, lehiaketan zehar gazteen kiroltasuna sustatzeko.


 

Beste akordio bat ere lortu dute: aurten "Donosti Authentics Cup" txapelketa jarriko dute martxan, adimen urritasuna duten jokalariek osatutako taldeentzako txapelketa, hain zuzen ere. Antolakuntza aspalditik ari zen ekimen honetan lanean. Momentuz, Realak, Eibarrek eta Levanteren parte-hartzea ziurra da, eta LaLiga Genuinen laugarren talde baten zain daude. Azkenik, LaLiga Sports TV-k Donosti Cup 2021eko finaletako bat zuzenean ematea ere aurreikusten du akordioak; izan ere, 1,5 M erabiltzaile baino gehiago ditu, eta aldian-aldian sartzen dira kirol-edukietara.

 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO