Partekatu

presentacion

Donosti Cup txapelketaren 29. edizioa ofizialki aurkeztu da

Donostiako Udaletxean egin da gaur arratsaldean Donosti Cup 2021en aurkezpen ofiziala

25 de Ekaina de 2021

Gutxiago falta da Donosti Cupen baloia jokoan jartzeko. Gaur arratsaldean, Donostiako Udaletxean txapelketaren edizio berri bat aurkeztu da, eta inoiz baino eskaintza integratzaileagoarekin itzuliko da, oinarrizko futbola, futbol inklusiboa, beteranoa eta unibertsitarioa barne hartzen baititu. Uztailaren 1etik 10era bitartean gozatu ahalko da ekitaldi guztietaz. Itzultze hutsa arrakasta da.

Eneko Goia hiriko alkateak, Javier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Ingurumen diputatuarekin batera, babestu du aurkezpena. Lau txapelketetako bina jokalari ere bertan izan dira.

Edizio hau bertakoagoa izango da nazioartekoa baino, baina betiko balio berberekin, eta antolakuntzak osasun-neurri garrantzitsuak hartu ditu, guztiok kirola egiten goza dezagun.

Donosti Masters Cup txapelketa izango da lehena, gizonezkoen hiru kategoriarekin eta emakumezkoen batekin. 40 talde inguru bilduko ditu uztaileko lehen asteburuan. Ondoren, Donosti Cup iritsiko da, eta, horrekin batera, gainerako aukerak.

Donosti Authentics Cup-ak, Donosti Cup-en aitako futbol txapelketa inklusiboak, lau talde bilduko ditu bere lehen edizioan (Levante, SD Eibar eta Real Sociedad Fundazioaren 2 talde) eta parte hartzaileek beste edonor bezala nazioarteko ekitaldi batez gozatu ahalko dute.

Aurten, gainera, txapelketak unibertsitate-maila bat izango du, gizonezkoen eta emakumezkoen 25 urtez azpikoen mailaren sorrerarekin. Epe ertain eta luzera estatuko eta nazioarteko unibertsitate-taldeak erakartzera bideratuak daude. Izan ere, CIS unibertsitate amerikarrarekin lortutako akordioari esker, Donosti Cup txapelketan parte hartu eta txapelketan zehar hautatuak izango diren 12 laguni eliteko kirol bekak emango dizkiete.

Eta, jakina, Donosti Cup, oinarrizko futbolaren festarik handiena. Txapelketak 5 burbuilatan bildutako 30 egoitzez gozatzeko aukera emango die taldeei. Gainera, zaleei instalazioetara sartzen utziko zaie, segurtasun-neurri zorrotzak jarraituz. Izan ere, LaLigarekin lortutako akordioari esker, jokalari guztiek antigenoen proba bat gainditu beharko dute parte hartu ahal izateko.

Ongi etorri Donosti Cup 2021era!

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO