Partekatu

Benfica

SL Benfica-k izen-eman du dagoeneko Donosti Cup 2020 B13 eta G16 kategorietako taldeekin

Sport Lisboa e Benfica izen handiko talde portugesak, bigarrenez hartuko du parte Donosti Cup-en. Oraingo honetan, B13 eta G16 kategorietako taldeekin, beraien helburua irabazle tituluren bat lortzea izango da, aurreko urtean helburu honetatik oso hurbil ibili ondoren. 

30 de Urtarrila de 2020

Taldearen lehen parte-hartzea 1.994an izan zen emakumezkoen taldearekin eta hurrengoa aurreko urtean, B11 eta G16 taldeekin. Nahiz eta ez zen bi taldeetako ezta bat finaletara iritsi, jokatzean maila handia erakutsi zuten. B11 taldea final zortzirenetara iritsi zen eta G16 taldea finalen atean geratu zen, semifinaletan Eibarren aurka galdu ondoren penaltietan. 

Aurreko urtean bizitako esperientzia izugarria eta gero, eta finaletara iristeko helburuarekin aurten berriz ere txapelketara bueltatuko dira bi talde berriekin: B13 kategorian jokatuko duen talde bat, eta G16an jokatuko duen beste bat. 

Nabarmengarria da, SL Benfica mundu mailan bazkide gehien dituen futboleko klubetako bat dela, 200.000 bazkide baino gehiagorekin, FC Barcelonaren aurretik, 180.000 bazkide dituena. 

Erakundetik, gure ongi etorririk beroena eta eskerrak eman nahi dizkiogu beste urte batez gure txapelketa aukeratu izanagatik SL Benfica-ri. 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO