Partekatu

fuegos

Reale Arenan gau magikoa bizi zen inaugurazio ekitaldiarekin!

15.000 ikusle baino gehiago izan ziren Donosti Cup 2024aren hasiera markatu zuen ekitaldiaren lekuko
 

5 de Uztaila de 2024

Musikaz eta dibertsioz betetako ekitaldi baten ostean Donosti Cup- ari ofiziaki hasiera eman zaio. Nazioarteko taldeen ohiko desfilearekin hasi zen gaua. Bertan, 32. edizio honetan lehen aldiz parte hartzen duten  3 herrialdeak estreinatu ziren: Oman, Hego Korea eta Lituania. Ondoren, talde nazionalen txanda izan zen gainezka zegoen grada baten aurrean desfilatuz. Azkenik, Zuhaisti ikastolako dantzarien erritmora, 339 euskal taldeak igaro ziren oholtzatik.

Desfilea bukatuta, txapelketaren "Apuntamos al cielo". abesti ofiziala entzun zen zuzenean Reale Arenan. Musikari, dantzari eta herrialde guiztietako banderekin inguratuta, Easo Sinfoniettako bi abeslarien ahotsak entzun ziren Reale Arenan.

Fargak “Esta x venir” abestiarekin zutik jarri zuen estadioa. Emakumeek Donosti Cup-en parte hartzen duten 30. urteurrena ospatzeko, Fargak neska futbolari guztiei mezu polit bat didali zien: dituzten ametsetan sinesteari inoiz ez uztea.

Kolorez beteriko ekitaldia, su-artifizial ikuskizun batekin emaitu zen. Horrela, gau polit baten ostean, Donosti Cup 2024ari hasiera ematen diogu.
 

Estadistikak

910

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.250

Partida

60

Zelai

Azken ordua

Babesle nagusia

CHUT App

Babesle ofizialak

Joma rural kutxa veo Orona Amenabar Carza

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala

Laguntzaile ofizialak

SEOM FCC Coca Cola El Diario Vasco Insalus Ausolan Alegiako udala Arrasateko udala Donostia Turismo Elgoibarko udala Lazkaoko udala LASARTEKO UDALA Orioko udala Oñatiko udala Zumarragako udala Zarauzko udala UNVIERSO MUJER