Partekatu

Jugadores Top

Donosti Cup-etik pasa diren eta munduko futbolaren gorenera iritsi diren jokalariak ezagutu

Imajinatzen duzue Xabi Alonso, Busquets, Jordi Alba, Mauro Icardi, Arteta, Nacho, Aduriz, Bojan edo Ander Barrenetexea talde berean elkartzea?

3 de Apirila de 2020

1992tik, Donosti Cup txapelketa hasi zenetik, 69 herrialdetako 60.000 jokalari baino gehiago pasatu dira torneotik. Jokalari horietako zenbat, euren herrialdeetan futbol profesionalera iritsi diren zehaztea zaila da, baina behintzat, nazio mailan izan dute ibilbidea jarraitu dugu. Eta, benetan, haiekin munduko edozein ligatan lehiatzeko gai den hamaikako bat osa daiteke. Jarraian, errepaso kronologiko labur bat egingo dugu:
 
Donosti Cup txapelketan parte hartu eta futbol profesionalera iritsi ziren lehen jokalariak Mikel Alonso, Lopez Rekarte, Aldeondo eta Orbaiz izan ziren. Denek txapelketaren 1. edizioan parte hartu zuten 1992an, eta handik urte gutxira 1. mailan jolasten hasi ziren. Mikel Alonsok, Lopez Rekartek eta Aldeondok Realarekin eta Orbaizek Osasunarekin jokatu zuten, nahiz eta azken honek laister Ath Bilbao taldearekin fitxatu eta Nazional taldean bi urtez jolastu zuen. 
 
Hurrengo edizioan, 1993an, mundu mailako  bi jokalari handi izan genituen txapelketan: Xabi Alonso munduko txapelduna eta bi aldiz Europako txapelduna, eta Mikel Arteta, PSGko eta Everton-eko jokalaria besteak beste, eta Arsenaleko gaur egungo entrenatzailea. 
 
1.994 eta 1.999 artean Antiguokok Arteta, Aduriz, Iraola edo Larrea bezalako jokalari handiak izan zituen bere lerroetan, urteekin Realarekin debuta egingo zuten gaztea. Xabi Prieto kapitainaren eta Mikel Gonzalez, Ruben Pardo edo Diaz de Cerio jokalarien kasua da ere.
 
2000. urtean, txapeldunen zerrendako jokalari onenetako batek parte hartu zuen Donosti Cup txapelketan. Espainiako selekzioko eta Real Madrileko Nacho jokalariari buruz ari gara, Complutense Alcala taldearekin parte hartu zuen, txapelketan partaidetza gehien duen klub nazionalarekin. 
 
2001ean txapelketaren historiako txapeldunen zerrendako beste jokalari bat izan genuen: Jordi Alba munduko txapelduna, urte hartan Donosti Cup txapelketa irabazi zuena Fc Bartzelonarekin alebin mailan. 
 
Urte bete beranduago, 2002an, Bojanektaz eta Iago Falquerataz gozatu ahal izan genuen, hauek ere Donosti Cup txapelketa irabazi baitzuten Fc Bartzelonarekin maila berean.
 
Eta 2004ko Donosti Cup txapelketan munduko futboleko beste izar bat jasotzearen ohore handia izan genuen: Jabac Can Jofresa taldearekin Donosti Cup irabazi zuen Sergio Busquets, Fc Bartzelonarekin fitxatu baino hilabete gutxi batzuk lehenago.
 
2005 eta 2008 artean jokalari handiak izan genituen ere Donosti Cup txapelketan. Luca Sangalli eta Aldapeta adibidez, bere eskolako taldearekin beti parte hartu zuena, Manu Trigueros, UD Talaverarekin egin zuena, Yuri Antiguokorekin jokatu zuena ere, eta Mauro Icardi, argentinarra izan arren Vecindarioarekin jolastu zuena, garai hartan Kanariar Uhartetan bizitzen ari baitzen. 
 
2008 eta 2012 artean Antiguokorekin parte hartu zuten eta gaur egun Ath Bilbaon jokatzen ari diren hainbat jokalari pasa dira torneotik. Unai Lopez, Kodro edo Guruzetaren kasua da adibidez.
 
2013an aldiz, Donosti Cup txapelketa irabazi zuen Ander Barrenetxea gaztetxo batez gozatu ahal izan genuen Antiguokorekin, eta gaur egun Realarekin LaLigak izan duen errebelazioetako bat izaten ari dena.
 
Azken urte hauetan maila handiko jokalariak pasatu dira txapelketatik, eta ziur laister ikusiko ditugula haietako batzuk Europako liga batean debuta egiten.
 
Dena dela, futbol profesionalera iritsi diren Donosti Cupeko beste parte-hartzaile batzuk ezagutzen badituzue, pozik sartuko ditugu gure webgunean ikus dezakezuen Top jokalarien zerrendan. Guretzat harrotasun motibo bat da, zalantzarik gabe.
 
TOP jokalariak

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO