Partekatu

osasuna

Azken jardunaldian Lehen Mailarako igoera jokatuko duen Osasuna, Donosti Cup-era itzuliko da emakumezkoen hiru talderekin

Osasunaren lehen parte hartzea 1992an izan zen, non B16 eta B12 mailetako txapeldunak eta B19ko txapeldunordeak izatea lortu zuten. Bigarrenari dagokionez, 2018. urtean jokatu zuten  eta lehen aldia izan zen emakumezkoen talde batekin (G14) parte hartu zutena. Urte hartan,  Olympique Lyon gol batengatik hartu zuten mendean finalean eta txapeldun geratu ziren.

26 de Maiatza de 2021

Aurtengoa beraz, hirugarren aldia izango da talde nafarrak txapelketan parte hartuko duena eta aurretik lortutako emaitzak ikusita ziur zer esan handia emango dutela. 

Izan ere, emakumezkoen futbolaren maila nabarmen ari da igotzen azken urteetan eta horren erakusgarri da Osasuna Fundazioa egiten ari den lan bikaina. Beraien jokalari gaztetxoen prestakuntzarekin jarraituz, Donosti Cup-eko parte hartzea baieztatu berri dute, eta hau horrela, Osasuna Fundazioak G12, G14 eta G17 emakumezkoen taldeekin ekingo dio aurtengo edizioari. Mutilen kategorien inguruan ere, baliteke azken momentuan talderen bat gehitzea. 
Jokalari gazteenen lana ez ezik, azpimarratzekoa da denboraldi honetan Reto Iberdrolan jokatu duen lehenengo taldeak egindako ibilbidea. Aurreko partiduan Atlético Madrid "B"-ren aurka irabazi ostean, igotzeko aukerekin iritsi dira azken jardunaldira. Talde gorritxoak partida parekatu baten amaierako minutuetan irabazi zuen, eta hiru puntu horiek ligako azken jardunaldira Iberdrola Ligara igotzeko aukerekin iristea ahalbidetu diete. Patri Zugasti izan zen norgehiagokako protagonista, bukatzeko hiru minuturen faltan, penaltiz garaipenaren gola egitea lortu baitzuen. Denboraldi amaierara begira, igande honetan Racing Féminas izango dute aurkari Iberdrola Ligara igotzeko bidean. Hala ere, igoeraren lorpena Alaves liderraren emaitzaren baitan egongo da, izan ere, hauek garaipenik lortuko ez balute soilik igoko lirateke gorritxoak. 

Donosti Cup-etik ongi etorri beroa egiten dizuegu eta zorte ona opa dizuegu txapelketan.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO