30 herrialdetako 900 taldek hartuko dute parte Donosti Cup 2025ean!
Taiwan, Dominikar Errepublika eta Tanzania lehen aldiz egongo dira txapelketan
Donosti Cup-ek izen-emateak itxi ditu dagoeneko, eta aurten 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute, horrek Europako hegoaldeko txapelketarik handiena bihurtzen du. Berritasunen artean, Tanzaniak, Dominikar Errepublikak eta Taiwanek lehen aldiz izangu ditugu gurekin, eta horrela, txapelketan parte hartu duten herrialdeen kopurua 86ra iritsi da.
Parte hartzen duten beste herrialdeak ondorengoak dira: Alemania, Andorra, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Espainia, Estatu Batuak, Etiopia, Frantzia, Ghana, Honduras, Japonia, Jordania, Mexiko, Nigeria, Oman, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Hegoafrika eta Errusia.
Emakumezkoen talde kopurua 200 izatea aurtengo albiste onenetariko bat da, lehen aldia baita 200 taldeko muga seharkatzen dela.
Mailaka begiratuta, gehien izan diren taldeak hauek dira: B14 (104 talde), B16 eta B13 (92 talde bakoitza). Nesken mailan, G16 taldeek 61 eskaera jaso dituzte, eta atzetik G14 eta G12, 56 eta 40 taldeekin, hurrenez hurren.
Aurten Donosti Authentics Cup-en V. edizioa ospatuko da, eta Mexikoko, Frantziako, Kataluniako eta Euskal Herriko 12 talde arituko dira.
Azkenik, Donosti Cup-ek talde guztiei eskerrak eman nahi dizkie parte hartu izanagatik, eta espero du denontzat esperientzia paregabea izatea.