
Iritsi da Eguna! Gaur akreditatuko dira talde atzerritarrak
Gaur akreditatuko dira Donosti Cup 2025ean parte hartuko duten talde nazionalak eta nazioartekoak
Bertako talde batzuen lehen partidak jada martxan daudela, txapelketa ofizialki hasi da. Edizio honetan parte hartuko duten 900 talde baino gehiago Donostiara iritsi dira, eta gaurko egunean zehar, talde guztiek adin-kontrola pasa eta euren akreditazioa jaso beharko dute Anoetan.
Asteburuan iritsi diren talde askok egun hauek aprobetxatu dituzte entrenatzeko eta hiria ezagutzeko, baina beste asko gaur iritsiko dira. 9:00etatik 21:00etara, Reale Arenara joango dira euren gida ezagutzeko eta kontratatutako zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko.
Bihar hasiko da lehiaketa ofiziala, eta harekin batera, aste oso bat futbolaz, emozioz eta bizipen ahaztezinez beteta.