Partekatu

ajsh

Akreditazioak jasotzera joateko eta adin kontrolari buruzko informazio guztia

Talde guztiak joan beharko dira akreditazioak jasotzera eta nahitaezko adin kontrola pasatzera. Donosti Cupek Gymsack bana oparituko dio parte-hartzaile bakoitzari.

29 de Ekaina de 2023

Donosti Cup hasteko egun gutxi falta direla, txapelketa hasi aurretik parte-hartzaile guztiek akreditazioak jaso beharko dituzte eta derrigorrezko adin kontrol bat igaro beharko dute. Gainera, parte-hartzaile bakoitzari, gutxienez, eskumuturreko bat jarriko zaio, jokatzen duen taldearen arabera. Bi prozedura hauek egiteko, bertako taldeak Reale Arenan kokatuta dagoen Hegoaldeko Aparkalekura joan beharko dira, Miniestadiotik gertuen dagoenera. Halaber, Tolosaldeko taldeak Tolosara gerturatu beharko dira, ez Reale Arenara. Ordutegia ezberdina da talde bakoitzarentzat, beraz, Donosti Cupek komunikatu bat bidaliko dio talde bakoitzari ordu jakin batean hitzordua emateko.

Bidasoaatik eta Ipar Euskal Herritik datozen taldeei dagokienez, igandean, bederatzietatik aurrera, Irungo Ficoban (Gipuzkoako Erakustazokan) aurkeztu beharko dira. Bestalde, talde nazionalak eta atzerritarrak Reale Arenako 16. atera joan beharko dira astelehenean. Bertan akreditazioak emango zaizkie, eta jarraian, Reale Arenako Hegoaldeko Aparkalekura gerturatuko dira adin kontrola igarotzeko.

Bi prozeduretarako, jokalari bakoitzak Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztu beharko du. Lehiaketan parte hartzeagatik eskerrak emateko, Donosti Cupek Gymsack oroigarri bat oparituko dio parte-hartzaile bakoitzari. Azkenik, larunbatean 16:00etatik 20:00etara bitartean, talde guztiek argazki ofiziala egiteko aukera izango dute Reale Arena inguruan.

 

 

 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO