Partekatu

Añorga KKE

Ostegun honetan irekiko dira klub federatu eta Gipuzkoako Futbol Eskolentzako izen-emateak!

Izen-emateak goizeko 10:00etan irekiko dira eta egun berean itxiko dira arratsaldeko 20:00etan eta lekua egongo balitz astelehean ikastolentzako epea irekiko zen 

31 de Maiatza de 2021

Gipuzkoako Klub federatuek eta Futbol Eskolek datorren ostegunean, ekainaren 3an, izena eman ahal izango dute Donosti Cup 2021ean.

Izen-emateak goizeko 10:00etan irekiko dira eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dira.

"Bertako taldeak" atalean dagoeneko kontsulta daitezke prezioak, txapelketaren oinarriak eta aplikatuko den Covid-19 Protokoloa.  

Formularioa atal horretan bertan jarriko da ostegunean, adierazitako orduan, eta ez da onartuko data horren aurretik edo ondore jasotako formulariorik.  

Ordainketei dagokioenez, aipatu behar da, kategoria batzuetan aurretiko sailkatze-fase bat egon daitekeen arren, talde guztiek ordaindu beharko dituztela bi kuotak - sailkatze-fasekoa eta Donosti Cup 2021ekoa -, maiatzaren 10a baino lehen. Sailkatzea lortzen ez duten taldeei dagokien kuota itzuliko zaie. Sailkatze fasea beharrezkoa ez den kategorietan, taldeek Donosti Cup 2021ari dagokion kuota soilik ordaindu beharko dute ekainaren 10a baino lehen. 

 Sailkapen-faseari dagokionez, esan behar da orain arte ez dela inoiz erabili kirol-irizpidea Donosti Cup-en parte hartu ahal izateko, baina aurten, Covid-19a dela-eta, partaidetza-kupoa %40 inguru murriztu behar dugunez, hainbat aukera aztertu ditugu (antzinatasuna, zozketa, etab.), eta iruditzen zaigu zuzenena  sailkatzeko eskubidea zelaian irabaztea dela. Ez genuke nahi aurten talderik txapelketatik kanpo geratzea eta horregatik gutxienez klub guztiei eman nahi diegu parte hartzeko aukera, aurreko sailkatze fasean bada ere. 

Aurrefase honetako partidak ekainaren 28tik 30era bitartean jokatuko dira, ohikoa ez den formatuan. Talde bakoitzak gutxienez 3 partida jokatuko ditu, berrarrantzako partida bat gehiago jokatzeko aukerarekin. 

Ekainaren 4an, ostiralean, jakinaraziko dizuegu zein kategoriatan jokatu beharko den sailkapen-fasea, baita txapelketaren formatua eta aurreikusi dugun lehiaketa-sistema azalduko dizuegu ere. 

Osasun-egoerak Donosti Cup 2021 ez egitea gomendatuko balu, jasotako kopuru guztiak itzuliko lirateke.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO