Gipuzkoako 250 taldek eman dute izena 24 ordu baino gutxiagoan!
Gipuzkoako futbolean asteburu historikoa igaro ondoren, izen emate hasiera handia izan da
Gipuzkoako taldeen izen-ematea indartsu abiatu da 34. edizioan. Hasiera ezin zitekeen momentu hobean iritsi, duela gutxi Realak Errege Kopa irabazi ostean, lurralde osoan sortu den futbol zaletasun giroarekin. Izena emateko epea ireki eta 24 ordu eskasera, joan den apirilaren 21ean, 10:00etan, Gipuzkoako 252 taldek parte hartuko dutela baieztatu dute: 49 emakumezkoak eta 203 gizonezkoak.
Lehen izen emateei dagokienez, talde goiztiarrena Tolosa KE izan zen, atzetik Billabona FC eta Ordizia KE etorrita, Gipuzkoa barruko taldeek protagonismoa hartu zutelarik. Mutilen kategoria nagusiak B12, B14 eta B11 izan dira orain arte; nesken kategorietan, berriz, G12, G14 eta G16. Gaur egun, oraindik, 100 plaza baino gehiago geratzen dira.
Izen-ematea gauzatzeko, taldeek txapelketaren webguneko “ETXEKO TALDEAK” atalean eskuragarri dagoen formularioa bete beharko dute. Bertan, klubaren datuak, pertsona arduraduna, parte-hartze kategoriak eta kide kopurua eskatuko dira. Bidali ondoren, antolakuntzak eskaera baliozkotuko du eta lehen ordainketa egiteko jarraibideak bidaliko ditu.
Laugarren urtez jarraian, Donosti Cup - Rural Kutxa Beken deialdia egin da, lurraldeko taldeen parte-hartzea errazteko. Laguntza hauek jokalariko inskripzio kuotaren 65€ estaltzen dute.
Beka hauen inguruko informazio guztia, baita eskaera orria ere, webgune ofizialeko “ETXEKO TALDEAK” atalean dago eskuragarri.






























