Partekatu

Reale seguros

Reale Seguros-ek Donosti Cup-ekin duen babesletza-akordioa berritu du!

Reale Seguros-ekin daukagun babesletza-akordioa berritu izana iragartzeak bereziki pozten gaitu, horrela, bigarren urtez Donosti Cup 2020ren babesle ofizial bihurtuz. Zalantzarik gabe, harrotasun eta lasaitasun handia da Espainiako aseguru-merkatuan lider den konpainia hau berriz ere izatea.

13 de Martxoa de 2020

Reale Seguros-ek urte asko daramatza futbol profesionalaren alde egiten, eta iaztik, Donosti Cup taldearen babesle bihurtu zenetik, oinarrizko futbolaren alde ere egiten ari da. Azken urteotan, Espainiako Futbol Ligarekin duen harremana sendotzen joan da, eta, gaur egun, Real Sociedad, Real Betis Balompié, Valentzia, Getafe eta Sevilla FC bezalako klubak babesten ditu. Honez gain, Espainiako Futbol Federazioaren eta Errege Kopako Finala bezalako ekitaldi garrantzitsuen babesleetako bat ere bihurtu da.

Lortutako babesletza-akordioari esker, Reale Seguros bihurtu da Donosti Cup 2020 erakundearen aseguru-etxe ofiziala, baita parte-hartzaile guztiak aseguratuko dituen konpainia ere. Gainera, berriz ere bere izena eramango duten B10 eta B11 kategorietako Sponsore espezifikoa izango da.

Donosti Cup erakundetik, beste urte batez eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik, eta aurtengo esperientzia aurreko edizioan bizitakoa bezain positiboa izatea opa dizuegu.

Eskerrik asko!

Estadistikak

900

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.212

Partida

68

Zelai

Azken ordua

Babesle ofizialak

Joma Ebro Alfa Laval veo rural kutxa quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

Carza Orona Coca Cola El Diario Vasco Insalus Real Sociedad Ausolan MONGO