Partekatu

Lehen aldiz izango da Tunez Donosti Cup-en

Lehen aldiz izango da Tunez Donosti Cup-en

Urtez urte zailagoa egiten zaigu Donosti Cup-en herrialde berri baten parte-hartzearen berri ematea. Izan ere, orain arte 50 herrialde desberdinetik gorako taldeek hartu dute parte, eta ez da erraza zerrenda hau handiagotzea. Horregatik, herrialde batek txapelketara estreinakoz izena ematen duenean handitasunez ospatzen dugu berria. 

30 de Urtarrila de 2020

Oraingo honetan, Donosti Cup 2020-an Tunez-en parte hartzeaz berri eman ahal izateak biziki pozten gaitu. Afrika iparraldean, Argelia eta Libia artean kokatua dagoen herrialde honek txapelketako herrialdeen zerrendan 54. postua bereganatu du. Hala ere, badirudi ez dela DonostiCup 2020-an estreinatuko den herrialde bakarra izango, izan ere, hainbat klub desberdinekin harremanetan jarraitzen dugu eta badirudi beraien parte-hartzea baieztatu dezaketela laster.

Herrialde afrikar honetatik, dagoeneko bi klubek konfirmatu dute beraien parte-hartzea: All Generation Football Academy eta Campione Club Academ-k. Lehena, herrialdeko hiriburuan kokatuta dagoen akademia bati dagokio, eta Coerver metodoaz egiten dute lan: herrialde desberdinetan akademia ugari dituen entrenamendu programa da. Honako hau, Wiel Coerver holandarrak sortu zuen, bere helburua jokalarien bikaintasun teknikoa lortzea izanik.

Akademia honek B10 kategoriako bi talderekin hartuko du parte txapelketan. Bertako arduradunak, Mounir Ouederni-k duela aste batzuk bisitatu gintuen Donosti Cup-a ospatzen den eremu desberdinak ezagutu ahal izateko. Bisita honetan, Mounirrek zehazki azaldu zigun beraiek jarraitzen duten entrenamenduen metodoa. Baita duela bost urte Gothia cup-en parte-hartu eta B13 kategorian finalera iritsi zirela, hau Donostiako Antiguoko KE-aren kontra jokatu eta txapeldunorde geratu zirela.

Kasualitatez, Antiguoko KE-da Donosti Cup-en garaipen gehien lortu dituen kluba. Bigarren kluba aldiz, Campione Club Academy-k duela gutxi izen eman du txapelketan eta bertatik ere bi talde etorriko dira parte-hartzera bakoitza kategoria desberdin batean, B10 eta B12.


Gure ongi etorririk beroenak bi klubei eta espero dugu Donosti Cup-eko zuen lehen esperientziaz disfrutatzea.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO