Partekatu

12 países

12 herrialdetako taldeek eman dute izena Donosti Cup 2021ean!

Dagoeneko, 12 herrialdek eman dute izena txapelketaren hurrengo edizioan: Espainia, Frantzia, Portugal, Grezia, Italia, Errusia, Palestina, Japonia, Estatu Batuak, Mexiko, Txile eta Panama.

3 de Azaroa de 2020

Giroan dagoen pandemia eta ziurgabetasunaren gorabeheraz gain, pozgarria da 12 herrialdetako taldeek 2021 Donosti Cup-ean izena eman dutela iragartzea. Egia da osasun-krisiak Donosti Cup bezalako nazioarteko futbol txapelketei eragiten ari diela, eta horregatik benetan eskertuak gaude datorren urteari begira jasotzen jarraitzen dugun izen-emate kopuruagatik.

Oraindik zortzi hilabete baino gehiago falta dira 2021Donosti Cup txapelketa egiteko, eta 200 bat taldek eman dute izena dagoeneko, zalantzarik gabe, gure txapelketarengan konfiantza handia erakusten duena.

Gure parte-hartzaileen segurtasuna izango da, zalantzarik gabe, gure lehentasuna. Segurtasun-protokolo bat lantzen ari gara. Protokolo horrek hainbat agertoki jasotzen ditu, eta eguneratzen joango da txapelketaren data hurbiltzen den arabera.

Gaur-egun, 12 herrialdek eman dute izena txapelketaren hurrengo edizioan: Espainia, Frantzia, Portugal, Grezia, Italia, Errusia, Palestina, Japonia, Estatu Batuak, Mexiko, Txile eta Panama.

Espainiak, Frantziak eta Italiak Donosti Cup txapelketaren edizio guztietan izan dute ordezkaritzak, Greziak, Errusiak, Palestinak, Japoniak eta Mexikok askotan hartu dute parte, eta Txile eta Panama dira txapelketara beranduago sartu diren bi herrialdeak.

Herrialde horietako batzuek taldeen ordezkaritza handia izango dute, azken urteotan egin ohi den bezala, hala nola Espainiak, Frantziak edo Estatu Batuek, herrialde bakoitzeko partaidetza-rankingaren buru izan ohi baitira.

Donosti Cup-etik ongietorria ematen dizkiegu 12 herrialde horietatik datozen taldeei, eta ziur gaude osasun-egoera hobetzen denean herrialdeen zerrenda hori zabaltzen joango dela.
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO