Partekatu

Golik gabe

Lehiaketa-eredu berri bat beheko mailetan, kiroltasuna eta aurkako taldeko errespetua sustatzeko

Donosti Cup, azterketa sakon baten ondoren, lehiaketaren sistema aldatzea erabaki du B12, G12, B11, B10, G10 eta B9 kategorietan, emaitza oso handiak saihesteko eta aurkako taldearekiko errespetua sustatzeko.

12 de Maiatza de 2022

Horrelako txapelketa batean lekuz kanpo dauden gol kopuru haundiak saihesteko, Donosti Cup-ek lehiaketaren oinarri batzuk aldatzea erabaki du eta beste garrantzitsu batzuk ipini ditu, batez ere 12 urte baino gutxiagoko kategorietan.


Horrela, lehenengo fasean denek futbol-8 modalitatean jokatuko dute, eta golak ez dira kontuan hartuko. Orain partiduak 3 zatitan jokatuko dira, eta ez 2tan lehen bezala – 2 zati 15 minutukoak eta zati bat 20 minutukoa-, zati bakoitza set bezalakoa izanda. Irabazitako zati bakoitzak 2 puntu emango dio taldeari, berdinketa puntu bat eta, galdutako zatiak 0 puntu.


Aldaketa honekin 12 urte baino gutxiagoko jokalariek futbolaren esperientziaz gozatzea lortu nahi da golak alde batera utziz, zeren eta, berdina izango da zati bat irabaztea 3-0 edo 4-0, lortuko dituzten puntuak berberak izango dira.


Arau berri honek “Aurkako taldearekiko errespetua” leman oinarritzen da, kiroltasuna, joko garbia eta besteekiko errespetua sustatzea bilatuko da. 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO