Partekatu

futsal

"Donosti Futsal Cup", areto futboleko txapelketa jaio da! Donosti Cup txapelketaren data berdinetan egingo da

"Ilusio handia egiten digu txapelketa berri hau martxan jartzeak, eta areto futboleko klubek denboraldiari amaiera emateko ekitaldi berezi batez gozatu ahal izatea nahi dugu"

27 de Urria de 2020

Proiektu honetan hainbat urtez lan egin ondoren, atsegin handiz iragartzen dizuegu 2021ean "Donosti Futsal Cup" izeneko areto-futboleko nazioarteko txapelketa bat jaio dela, Donosti Cup txapelketaren data berdinetan egingo dena.

Txapelketa berri hau jarraitzeko asmoz sortu da eta bere bilakaeraren arabera Donosti Cup txapelketaren aste berean mantenduko da edo hurrengo astera aldatu daiteke. Baina 2021ean Donosti Cup-aren esparruan egingo da, parte hartzen duten taldeek ekitaldi handi batez gozatzeko aukera izan dezaten.
 
1. edizio honetan 8 kategoria egongo dira guztira, 4 mutilenak (FSB19, FSB16, FSB14 eta FSB12) eta 4 neskeenak (FSG19, FSG16, FSG14 eta FSG12).

Partida guztiak Donostiako pabiloi estalietan jokatuko dira. Lehiaketa sistema Donosti Cup txapelketaren berdina izango da. Taldeen fasean ligaxka bat jokatuko da itzuli bakarrera, eta azken fasea kanporatzailea izango da. Finalak ostiral arratsaldean eta larunbat goizean izango dira.

Jardueren programa eta ostatuen eskaintza Donosti Cup txapelketaren berdinak izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi txapelketa honen atal espezifikoa edo jarri gurekin harremanetan info@donosticup.com helbidean edo 943 466 666 telefonoan.


 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO