Partekatu

100 equipos

2021eko Donosti Cup-ean parte hartzeko izen-emateak erritmo onean hasi dira!

Izena emateko epea irailaren 15ean ireki zen, eta dagoeneko 100 taldek baino gehiagok eman dute izena.

27 de Urria de 2020

Irailaren 15ean ireki genuen ofizialki 2021eko Donosti Cup-ean izena emateko epea, eta egun gutxi barru hainbat izen emate jaso dira, batez ere Espainia, Frantzia eta Portugaleko taldeenak. Izena eman zuen lehen taldea, epea ireki eta minutu gutxira, Linars ES talde frantziarra izan zen, B15 kategorian izena eman zuena.

Gainera, kontuan izan behar da aurten izen-emateak ez direla hutsetik abiatzen; izan ere, 2020ko Donosti Cup-ean izena eman zuten talde askok dirua gordetzea erabaki zuten, hurrengo edizioan tokia ziurtatzeko. Horrela, izen emate berrien eta izena eman duten taldeen artean, 2021 Donosti Cup-erako konfirmatutako 100 taldeen kopurua gainditu da. Talde horiek 10 herrialdetakoak dira: Espainia, Frantzia, Portugal, Grezia, Japonia, AEB, Mexiko, Panama, Txile eta Palestina.

Gaur egungo egoeran eta Covid-19ak sortutako ziurgabetasunarekin, oso albiste ona da guretzat hainbeste taldek 2021eko Donosti Cup-ean parte hartuko dutela baieztatu izana.
Gogoratu behar da aurten ordainketa guztiak itzulgarriak izango direla eta, beraz, kluben batek txapelketan parte hartzea bertan behera uztea erabakiko balu, ez luke gasturik izango.

Gogoratu nahi dugu ere , 2021 Donosti Cup-ean B19 eta G19 kategoriak egongo direla 2002ko jokalariek Donosti Cup txapelketari agur esateko hurrengo edizioan parte hartuz.

Aurtengo udan txapelketa bertan behera utzi ondoren, 2021 Donosti Cup-ari gogo handiz ekingo diogu, eta parte-hartzaile guztientzat txapelketa segurua eskaintzeko erronka izango dugu.

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO