Partekatu

DAC

"Donosti Authentics Cup" aurkezten dizuegu, adimen urritasuna duten jokalariek osatutako taldeentzako txapelketa

Ekimena uda honetarako aurreikusita zegoen, baina txapelketa bertan behera utzi behar izan dugunez, datorren urtean hasiko da, uztailaren 4tik 8ra bitartean.

30 de Azaroa de 2020

2021a oso urte berezia izango da Donosti Cup txapeleketarentzat, Donosti Authentics Cup txapelketa abian jarriko baita, adimen urritasuna duten pertsonek osatutako taldeentzako txapelketa. Ekimena uda honetarako aurreikusita zegoen, baina txapelketa bertan behera utzi behar izan dugunez, datorren udan inauguratuko dugu, uztailaren 4tik 8ra bitartean.

Hiru ediziotan kirol inklusiboari buruz egin ditugun sentsibilizazio-jardunaldien arrakastaren ondoren, desgaitasun intelektuala duten pertsonei beste nazionalitate batzuetako taldeekin batera esperientzia integrala bizitzeko aukera eman nahi diegu, baita Donosti Cup-eko parte-hartzaileak kirolaren bidez gizarteratzearen eta integratzearen garrantziaz kontzientziatzeko ere.
 
Txapelketa honetan, ID kolektiboko pertsonek osatutako talde mistoek parte hartu ahal izango dute, adina kontutan izan gabe. Talde bat osatzeko, gutxienez 12 pertsona beharko dira, eta gehienez 25. Partidak 7ko futbolean jokatuko dira eta 30 minutuko iraupena izango dute, bakoitza 10 minutuko 3 denboratan banaturik.

1go edizio honetan 12 edo 16 talde izatea gustatuko litzaiguke. 2020ko ediziorako Real Sociedad, Eibar eta Ath Bilbao bezalako taldeek parte hartuko zutela baieztatu zuten eta 2021eko edizioan parte hartzea espero dugu. Espainiako geografiako beste klub batzuek eta atzerriko beste herrialde batzuetako beste klub batzuek ere parte hartzea gustatuko litzaiguke, bere garaian txapelketa honetan parte hartzeko interesa agertu baitzuten.

Taldeak uztailaren 4ean, igandea, iritsiko dira Donostiara eta astelehenean jokatuko dute lehen fasea. Egun berean, gauean, Donosti Authentics Cup txapelketan parte hartuko duten taldeek, Donosti Cup txapelketako gainerako taldeekin batera, asteko unerik bereziena biziko dute: Inaugurazio zeremonia. Txapelketa uztailaren 8an amaituko da, parte hartze duten talde guztiei sariak emanez.

Antolakuntzatik ilusioz beterik hasten dugu proiektu berri hau, eta espero dugu parte hartzen duten talde guztiek esperientzia oso berezia bizitzea, bai jokalekuen barruan, bai kanpoan.

Zalantzarik gabe, 2021a oso urte berezia izango da Donosti Cup txapelketarentzat.
 

Azken ordua

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO