Jarduerak
Gozatu Donostiako eta inguruko ekintza dibertigarrienekin!
La Perla Talasoterapia
La Perlako Talasoterapia Zentroa Donostiako Belle Époque hiriak oraindik gordetzen duen ikurretako bat da. Duela mende bat baino gehiago, Maria Kristina erreginak hemen ezarri zuen bere opor-zentroa. Hemen gozatu zuen itsas bainuez inguru pribilegiatu batean, Kontxako badian.
Gaur egun, Europako talasoterapiako hirigune handienetako bat da, Kontxako badiaren erdi-erdian. Itsasoko ura da benetako erlaxatzeko eta sasoian jartzeko terapia lortzeko bidea. Erabateko ongizate-zentroa, programa fisikoak, kirol-programak, programa terapeutikoak, erlaxazio-programak eta edertasun-programak eskaintzen ditu.
La Perla bixitatzea ezinbesteko esperientzia da Donostiako errealitatea eta onurak ezagutu nahi dituen ororentzat.
Prezioak
Talasoterapia Zirkuituko sarrera (2 ordu):
- Orokorra: 33 €-tan % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (28,05 €)
- Gaztea (16 urtetik 25era): 26 €-tan % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (22,1 €)
- Haurra (6-15 urte): % 15eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (17,85 €)
- Masajeak eta banakako osasun, relax edo edertasun tratamenduak (prezioak kontsultatu) % 10 deskontua Donosti Cup Card-ekin

Chillida Leku
Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak.
Prezioak
- Orokorra: 14€ 50%eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (7€)
- Gaztea (8-18 urte): 7€
- Haurra (8 urtetik behera): 0€

Geoparkea
Euskal Kostaldeko Geoparkea Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua.
Lehen begiratuan, itsasertzetik barrurantz, bata bestearen atzetik dauden zelai eta basoak nabarmentzen dira. Baina beti gertatzen den bezala, benetako edertasuna barnealdean dago, eta leku honen interes benetakoa erraietan aurkituko dugu. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu.
2010az geroztik, Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Eta 2015eko azaroan, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen, balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia azpimarratzen duen izena.
Prezioak
Bisita gidatuak
- Flysch begirada batean: 17€ (12 urtetik beherakoentzat: 10€)
- Zazpi Hondartzak, Flysch beltzaren labarrak itsasotik: 13€ (13 urtetik beherakoentzat: 8€)
- Flysch beltza: 8€ (13 urtetik beherakoentzat: 5€)
- Kontsultatu bisita guztiak
Zurriola surf eskola
Zurriola Surf Eskolan, lagunekin pasatzeko beste aukera bat diseñatu dute, Donostiako Zurriola hondartzan, surf eginez. Talde handiei jarduerak eskaintzen adituak dira, bezeroen itxaropenak eta nahiak betez.
Taldeentzako eskaintza hau, Donosti Cup-en parte hartzen duten eta hemen egongo diren denboraldian disfrutatzeko alternatiba desberdin eta dibertigarria bilatzen ari diren klubei zuzenduta dago. Eskaintza honek, gure kostako hondartzarik hoberenetako batean surfeatzeko aukera eskeiniko die, seguratsun, dibertsio eta abenturaz beteta. Pertsona guztiak ondo zaintzeko, EHSF eta FESURFING-nek emandago titulu ofiziala daukaten begiraleak izango dituzue eskuragarri.
Taldean surfeatzea dibertigarriagoa da, aprobetxatu eta ikasi ezazu surfeatzen zure taldearekin!
Prezioa:
1h30 ko sesioa: 40€ 10% deskontua Donosti Cup Card-ekin (36€).
Prezioan surf taula, neoprenoa, aldagelen eta dutxen erabilera, takilak, istripu-aseguruaren estaldura eta RC-a daude barne. Parte-hartzaileak bainujantzia eta toaila eraman behar dute.

Donostia Laser Parkea
Jarduera indoor zirraragarri eta adrenalinaz betearen bila zabiltza Donosti Cup-ean gozatzeko? Ez gehiago bilatu! Laser Tag partida bat aukera perfektua da azken belaunaldiko izpi infragorriekin borroka esperientzia bakar bat bizitzeko. Estrategia eta ekintza mundu batean murgilduko zara, borroka simulatu batean murgilduz. Zentroak 380m2 ditu, eta oihanera eramango zaituzten agertoki liluragarriekin diseinatuta dago. Laser Tag partidak 20 minutu irauten dute, gutxienez 6 eta gehienez 26 lagunentzat. Jokatzeko ez da aldez aurreko esperientziarik behar, baldintza bakarra 8 urtetik gorakoa izatea da.
Prezioak*
- 1 partida: 9 €/ pertsona
- 2 partida: 16 €/ pertsona
- 3 partida: 21 €/ pertsona
Talde eta familientzako deskontuak
- % 15eko deskontua 10 pertsonako taldeentzat
- % 20ko deskontua 16 pertsonako taldeentzat
- % 25eko deskontua 17 pertsonatik gorako taldeentzat
* Uztailaren 1etik 12ra Donosti Cup Card taldearekin
FREE SURF ESKOLA DONOSTI
Donostiako surf eskola ofizialetako bat. Hondartzako lehen lerroan gaude Sagues auzoan.
20 urte baino gehiagoko esperientziarekin surfeko ikastaroak ematen maila guztietan. Taldeentzako gure surf ikastaroa 90 minutukoa da. Begirale tituludunak, ingelesdunak, lehen mailako materiala, aldagelak eta ikasle guztientzako asegurua. Esperientzia dibertigarria eta ahaztezina guztiontzat.
Prezioa: 30 €
Kontaktua: freesurfeskoladonosti@gmail.com
TLf: +34647471436 Julen Larrañaga
Insta: freesurfeskola

Euskadi Turismo de Novela
Bisita gidatu paregabeak, nobeletan aurkitzen ditugun paisaietatik, literaturan oinarrituta. Pasaiako (San Pedro eta San Juan) bisitak, idazle ezagun, Ibon Martin eta Dolores Redondo-re, bi nobeletan zentratzen dira. Donostiako bisita, hirian girotzen diren, poliziar eta thriller motako hamar bat nobeletan oinarrituta dago, eta, bertan grabatutako pelikuletan ere bai. Literatura gustuko ez duten eta zerbait normalagoa nahi duten pertsonentzako egokitu daiteke.
Prezioak:
- Pasaia bisitatzea: 18€
- Donostia bisitatzea: 16€ (20 pertsonako taldeentzako 12,1€ )
- Pasaia bizitatzea + itsaontzian badiatik ibilbidea (mínimo 15 pertsona): 24,2€ ( 20 pertsonako taldeentzako 18,15€)
Beste bide eta gidari zerbitzu pribatu edo premiumak kontsultatzeko..
Gehiago Ikusi

Eureka! Zientzia Museoa
Eureka! Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura eta hezkuntza baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua. Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko.
Zentroak erakusketa iraunkor bat du, azken belaunaldiko 3D PLANETARIUM digitala ere badu Eureka! Zientzia Museoak. Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Aipatzekoak ere museoko azken bi nobedadeak: Plastinatuen aretoa non barrundik nolakoak garen ikusi ahal izango dugun eta Animalia gunea, 20 espezie ezberdinetako animalia bizidunekin.
Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude. Aparkalekua doakoa da. Bisita errazteko eta erosoagoa izan dadin, kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, konsignak eta piknikgunea ere jarri ditu museoak bisitarien eskura
Prezioak
- Museorako sarrera: 10€ 30%eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (7€)
- Museorako sarrera + Planetarium: 12,5€ 32%eko deskontua Donosti Cup Card-ekin (8,5€)

Mimo. Bite the Experience
Mimo Bite the Experience munduko 10 sukaldaritza eskola onenen artean dago, National Geographicen arabera. Gastronomiaz gozatzeko eta euskal kultura zabaltzeko diseinatutako gunea da. Eskola honetan jarduera ugari egin daitezke, sukaldaritza klase dibertigarrietatik hasi eta afari eta ekitaldi pribatuetara. Sukaldariek euskal sukaldaritzarekiko duten grina partekatzeko edozein jarduera! Gainera, Donosticup-eko parte-hartzaile eta parte-hartzaile guztiek % 5eko deskontua jaso dezakete DONOSTICUP2023 kupoia erabiliz.
Offer