fifa

Donosti Virtual Cup

Ezaugarriak

Parte-hartzaileak

Txapelketaren formatua

Txapelketan 20 herrialdetako 500 taldek hartuko dute parte (Argentina, Brasil, Kanada, Danimarka, El Salvador, Espainia, Frantzia, Honduras, Ingalaterra, Italia, Japonia, Mexiko, Nigeria, Palestina, Panama, Peru, Portugal, Singapur, Hegoafrika eta AEB).

  • Partidak lagunarteko online moduarekin jokatuko dira.
  • Kanporaketetan hiru partidako onena sailkatuko da.
  • Partida batean berdinketa egonez gero, beste partida bat jokatuko da urrezko golera irabazlea nor den zehazteko.

Arauak

Txapelketaren araudia nahitaez bete behar dute Donosti Virtual Cup lehiaketan parte hartzen duten jokalari edo klubek. Nahitaez irakurri behar dute txapelketan parte hartzen duten guztiek, eta ez jakiteak ez du inola ere salbuesten betetzetik.

Araudi osoa aplikatzen da, 2.2 puntua izan ezik, txapelketa honetarako ez baitu baliorik.

Junior Egutegia

  • Partidu egunak: uztailak 1, 3, 5, 7 eta 9
  • Partidu egun alternatiboak: uztailak 2, 4, 6 eta 8
  • Finalerdiak eta finala: uztailak 11

Senior Egutegia

  • Partidu egunak: uztailak 1, 3, 5, 7, 9 eta 10
  • Partidu egun alternatiboak: uztailak 2, 4, 6 eta 8
  • Finalerdiak eta finala: uztailak 11

Streaming

Finalerdietara iristen diren jokalariek stream egiteko gaitasuna izan behar dute, hau da, euren partidak Twitch edo YouTube plataformen bidez zuzenean emititzeko gaitasuna.

Finalerdiak eta finala zuzenean emango dira, eta, beraz, ematen duten seinalea errealizazioak jasoko du, gero Donosti Virtual Cup-en Twitcheko kanalean emititzeko.

PlayStation 4tik eman ahal izateko, urrats hauek egin behar dira:

  • PS4 doikuntzen menuan, nahi duten Twitch edo YouTube kontua lotu. Honek seinalea bidaltzeko balioko du.
  • Lotura egin ondoren, jokoaren barruan share botoia sakatu behar dute. Aldez aurretik lotutako kanalean eman behar dute eta agertzen diren aukerak desmarkatu behar dituzte (mikrofonoa eta iruzkinak, transmisioan ager ez daitezen).
  • Kalitateak 720p-koa izan behar du. Internetera konektatzea ezinezkoa bada, gutxienez 540p izan behar ditu.
  • Finalerdiak jokatu aurretik esteka edo kanala pasa behar zaigu, seinalea hartu eta zuzenean erabili ahal izateko.

Estadistikak

912

Talde

30

Herrialde

16.000

Partaide

2.212

Partida

68

Zelai

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Sostenibildad Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO