Taldearen erregistroa, adin-kontrola eta akreditazioen banaketa
Adin-kontrola tokiko taldeentzat
Tokiko taldeen adin-kontrola uztailaren 4an, larunbatean, egingo da. Klub bakoitzari ordutegi eta kokapen zehatz bat esleituko zaio, eta informazio hori taldearen arduradunari posta elektronikoz jakinaraziko zaio. Donostiako adin-kontrola Txuri Urdin Izotz Jauregian egingo da; Irungoa, Ficoban; eta Tolosakoa, Laskorain Ikastolan. Talde osoak esleitutako orduan bertaratu beharko du adin-kontrola egiteko.
Nahitaezko dokumentazioa:
Jokalari eta talde teknikoko kide bakoitzak honako dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko du jatorrizko formatuan:
- NANa edo argazkidun nortasun-agiri nazionala
- Pasaportea
- Familia-liburua, pertsona bera dela egiaztatzen duen izena eta argazkia dituen nortasun-agiri batekin batera
- Gidabaimena
Ez dira onartuko fotokopiak ezta irudi digitalak ere. 2026ko ekainaren 1aren ondoren iraungitako dokumentuak onartuko dira.
Garrantzitsua: Ez da alta, baja edo parte-hartzaileen zerrendan aldaketarik onartuko adin-kontrolaren egunean, datu guztiak aurrez aseguratzaileari bidalita egongo direlako.
Ohiko galderak:
Eta entrenatzailerik ezin bada akreditatzera etorri?Jokalariak txikiak badira, taldearen ardura hartuko duen aita edo ama batekin etorri ahal izango dira. Entrenatzaileak jarraian adierazitako egun alternatiboetan egin ahal izango du akreditazioa.
Eta parte-hartzaileren bat larunbatean ezin bada etorri?Uztailaren 6an, astelehenean, akreditatu ahal izango da Carmelo Balda pilotalekuan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ez da aurretiko hitzordurik behar, baina prozesua larunbatekoa baino motelagoa izango dela aurreikusten da.
Eta astelehenean ere ezin bada etorri?
Uztailaren 7an edo 8an egin ahal izango du akreditazioa Informazio Gunean (13. atea - Anoeta estadioa), 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
Eta lehen partidaren aurretik kontrola egiteko denborarik ez badu?
Nortasun-agiria zelaian aurkeztuta jokatu ahal izango du, baina partida amaitu eta berehala adin-kontrolera joan beharko du akreditazioa egiteko.
Autobusez edo furgonetaz sartzea
Autobusez edo furgonetaz iristen diren taldeek lehenik Informazio Gunearen sarreran dagoen sarbide-kontroletik igaro beharko dute (Donosti Cup Fan Zone-n kokatua, Anoeta estadioaren 13. atearen parean), baita txapelketako Fan Zone gunetik ere.
Bertan emango dira ibilgailuen akreditazioak, Anoeta estadioaren aparkalekuan sartzeko beharrezkoak. Han daude Informazio Gunea, Fan Zone-a, jantokia eta txapelketako beste zerbitzu batzuk.
Autoz datozen taldeek kontuan izan behar dute ibilgailu horiek ez dutela akreditaziorik izango eta ezingo direla Anoeta estadioaren aparkalekuan sartu, leku mugatua dagoelako. Horregatik, esparrutik kanpo aparkatu beharko dute. Alternatiba gisa, Illunbeko aparkalekua doakoa da eta minutu gutxira dagoenez, aukera gomendagarria da.
Informazio Gunea
Informazio Gunea parte hartzen duten talde guztien harrera-gunea izango da. Donosti Cup Fan Zone-n egongo da kokatuta, Anoeta estadioaren 13. atearen parean.
Bertan ongietorria emango dizuegu, txapelketari buruzko zalantzak argituko ditugu eta adin-kontrola egingo dugu. Taldearen arduraduna bakarrik sartu beharko da. Entrenatzaileek eta jokalariek kanpoan itxaron beharko dute pilaketak saihesteko.
Informazio Gunera iristeko gutxi gorabeherako ordua jakin beharko dugu.
Gida-laguntzailearen zerbitzua kontratatu baduzue, hau izango da zuen gidarekin elkartzeko eta aurkezpena egiteko gunea.
Informazio Gunea Anoeta estadioaren 13. atearen ondoan dago. Adin-kontrolerako irekita egongo da uztailaren 6an, astelehenean, 09:00etatik 21:00etara.

























