GOL

Izen emateko araudia

1. - Zein taldek har dezakete parte?

Donosti Cup txapelketan parte hartu ahal izango dute futbol talde federatuek, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako futbol eskolek, teknifikazio akademiek, lurralde edo nazioko selekzio ofizialek, kirol kudeaketarako erakundeek eta ikastetxeek. Erakunde horiek legez eratuta egon behar dute eta inskripzioa egiteko unean IFZ bidali beharko dute atxikita. Beraz, ez da onartuko txapelketan parte hartzeko bakarrik osatutako talderik, baldin eta lehen aipatutako erakundeetako batekoak ez badira. Ikastetxeak izaera bereko ekipoekin bilduko dira lehenengo fasean.

2.- Zenbat ekipo inskribatu ahal izango ditu erakunde bakoitzak?

Partaidetza ahalik eta askotarikoena eta berdintasunezkoena izan dadin, arestian aipatutako erakunde bakoitzak genero bereko 10 talde inskribatu ahal izango ditu gehienez (maskulinoa edo femeninoa). Beraz, erakunde batek gehienez 20 talde inskribatu ahal izango ditu, baldin eta 10 talde gizonezkoak eta 10 emakumezkoak badira.

3.- Zenbat ekipo inskriba daitezke kategoria bakoitzean?

Erakunde bakoitzak gehienez 2 talde inskribatu ahal izango ditu F11 kategorietan, eta gehienez 3 talde F8 kategorietan. Guztira, ez du lehen aipatutako genero berdineko 10 taldeen muga gaindituko.

4.- Plaza mugatuak

Futbol zelaien kopuruaren arabera, antolakuntzak gehieneko kupo bat ezarri du parte hartzen duten taldeentzat, eta, behin kupo horretara iritsita, itxaron-zerrenda hasiz itxiko dira inskripzioak.

5.- Onartzeko eskubidea

Donosti Cup-ek onarpen-eskubidea gordetzen du, kiroltasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako ataletan ezarritako arauak une oro betetzen direla bermatzeko.
 

 

6. Ordainketak egiteko epeak

Izen-ematea baieztatzeko 300,00 euroko aurrerakina egin behar da talde bakoitzeko 5 eguneko epean. Ordainketa hori aipatutako egunean jasotzen ez bada, erreserba ezeztatu egingo da. Aurrerakin hori kendu egingo da azken ordainketa egiterakoan. Azken ordainketa ekainaren 1a baino lehen egin beharko da.

7. Ordaintzeko modua

Ordainketak txapelketaren kontu ofizialera banku-transferentzia eginez egin beharko dira. Kontu horretako datuak txapelketaren inskripzio formala jaso eta baliozkotzen denean emango dira.

8. Ezeretze gastuak

Taldeko 300,00 euroko aurrerakina ez da itzulgarria. Ezeztapenak ekainaren 15a baino lehen gertatzen badira, ezeztatutako parte-hartzaile bakoitzeko % 50 zordunduko da. Parte-hartzaileak ekainaren 15etik aurrera bertan behera uzten badira, ezeztatutako parte-hartzaile bakoitzeko % 100 zordunduko da.

9. Dara garrantzitsuak

Izena emateko epea: apirilak 16

Aurrerakinaren ordainketa: 5 egun inskripzioa formalizatzen denetik

Azken ordainketa: Ekainaren 10a baino lehen

Teknikari eta jokalarien izen-ematea: Ekainaren 10a baino lehen

Akreditazioak ematea eta adinaren kontrola: Ekainak 29, larunbata

Txapelketaren hasiera: Uztailak 1, astelehena

Inaugurazio ekitaldia: Uztailak 2, asteartea

Finalak: Uztailak 6, larunbata, eta Uztailak 7, igandea

Txapelketaren amaiera: uztailaren 7an, 15:00etan

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO