Futsal-eko arautegia

 1. Txapelketaren arautegia

Federatutako futbol klubek, legalki eratutako futbol eskolek eta eskolarteko ligan parte hartzen duten ikastolek Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. FIFAk eta Espainiako Federakuntzak ezarritako arauetan oinarritutako txapelketa da.

2. Txapelketa sistema

Taldeak 4 edo 5 taldeko multzoetan banatuko dira. Talde horiek itzuli bakar bateko ligaxka jokatuko dute elkarren artean. Partida hauek hiru edo lau egunetan jokatu daitezke. Egutegiak behartuta, 5 taldetako multzo batek bi partida joka ditzake egun berean. 5. sailkatua kanporatua izango da. Multzo bakoitzean lehenengo eta bigarren geratzen direnak Txapeldunen ligarako sailkatuko dira. Multzo bakoitzeko hirugarrenek eta laugarrenek Play Off B fasea jokatuko dute.

Partiden puntuazioa

  • Irabazitako partida: 3 puntu.
  • Berdindutako partida: 1 puntu.
  • Galdutako partida: 0 puntu.

Partiden iraupena

  • 2 x 25 min.

Atsenaldien iraupena

  • 4 min. Atsenaldi guztiak zelaian bertan egingo dira.

3. Mailen zatiketa

Mutilak

FS-B19 02-1-1 ondoren jaiotako mutilak
FS-B16 05-1-1 ondoren jaiotako mutilak
FS-B14 07-1-1 ondoren jaiotako mutilak
FS-B12 09-1-1 ondoren jaiotako mutilak

Neskak

FS-G19 02-1-1ondoren jaiotako neskak
FS-G16 05-1-1ondoren jaiotako neskak
FS-G14 07-1-1 ondoren jaiotako neskak
FS-G12 09-1-1 ondoren jaiotako neskak

Adin kontrola

Txapelketa hasi baina lehen, jokalari guztiei haien jaiotze data erakutsiko duen pultsera bat ipiniko zaie.

Pulsera gainean eramatea ezinbestekoa izango da partiduetan parte hartzeko. Partehartzaileen pultsera guztiak ondo daudela egiaztatuko da partida hasi baino lehen.

4. Baimen bereziak

Baimenduta dago txapelketan inskribatuta dagoen jokalari batek klub bateko bi edo gehiago taldeetan jokatzea, 12. artikuluan aipatzen den araua betetzen den bitartean: maila desberdinetan jokatzea eta izen emate prozesua jarraitzea.

Jokalari batek ezingo du inola ere kategoria berdineko bi talde ezberdinetan jokatu, nahiz eta klub berdinekoak izan.

FS-B19 eta FS-G19 mailetan ez da adinaren gorako jokalaririk onartuko.

FS-B16, FS-B14, FS-G16 eta FS-G14 mailetako taldeek aurreko urtean jaiotako bi jokalari inskribatu ditzakete.

FS-B12 eta FS-G12 mailetan ez da adinaren gorako jokalaririk onartuko. FS-B12 mailetan neska taldeek eta talde mistoek parte hartu dezakete adin urteak betez gero.

Nesken edozein mailatan mutilek ezin dute parte hartu. Mutilen beste kategorietan gehienez 2 neskek joka dezakete talde bakoitzeko.

5. Sailkapenerako irizpideak

1. Fasea (Liga)

Sailkapenean bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, berdinketa desegiteko erabiliko diren sailkapen irizpideak honakoak izango dira:

  • 1- Partida guztietan alde eta kontra izandako gol kopurua ligako partidak kontutan izanik (gol kopuru orokorra).
  • 2- Gol gehiago sartu dituen taldeak ligako partida guztiak kontutan izanik.
  • 3- Berdindutako taldeen artean jokatutako partidetako emaitzak (gol kopuru partikularra).
  • 4- Fair Play. Puntu gutxiago dituenak zigor diziplinarioetan. (11. puntua).
  • 5- Zozketa informatikoa.

2. Fasea (Kanporaketak) (Play Offak)

Berdinketarekin bukatzen diren partida guztiak penalti jaurtiketa bidez erabakiko dira, luzapenik gabe, F.I.F.A.

6. Jokalari eta ordezko kopurua

Talde batek, gehienez 15 jokalari eta 3 entrenatzaile inskriba ditzake partida bakoitzeko aktan. Aldaketa rotatiboak onartuko dira, beraz zelaitik ateratako jokalari bat berriro sar daiteke partidu berean. Aldaketak 3 aldiz egin ahal izango dira gehienez talde bakoitzeko, hauetaz gain atsedenaldian baita beste taldeak aldaketak egiterakoan ere egin daitezke. Talde batek ezingo du inola ere araudiak dioena vaina aldaketa momento bat ere gehiaho egin, nahiz eta adibidez jokalari batek lesio bat eduki. Zelai erditik egin beharko dira, epaileak adieraztean eta partida gelditzean.

7. Aktak

Akta guztiak ordenagailuz eta txapelketako sistemaren arabera egingo dira (online). Honetarako, talde bakoitzaren ordezkariek DONOSTI CUP-eko JOKALARIEN ZERRENDA OFIZIALA kamiseta zenbakiarekin batera antolakuntzako ordezkariei eman beharko diete partidua hasi baino 30 minutu lehenago. Ezinbestekoa izango da partidua hasi baino lehen jakitea zein jokalari eta zein entrenatzaile egongo diren zelaian. Gomendagarria da taldeko erantzuleek zelaiko ordezkariekin bat partidu amaieran aktak irakurtzea, hala izandako emaitza eta txartelak kontuan hartzeko.

8. Taldearen jantziak

Kamiseta guztiek zenbakiak izan beharko dituzte eta horiek partidako aktarekin bat etorri beharko dute. Zenbakiak bizkarrean jarri beharko dira. Bi taldeen jantziak berdinak edo antzekoak izanez gero talde bisitariak (partida zerrendan bigarren azaltzen dena) kamiseta aldatu beharko du. Taldeen kamiseten koloreak web-orrian ikus daitezke. Kolore berdintsuak izaten jarraituez gero, antolakuntzak kolore ezberdineko petoak banatuko ditu, talde bisitariak jantziko dituelarik.

9. Pistak

Partida guztiak estalitako pabiloietan jokatuko dira.

10. Puntualtasuna

Ordutegiak zorroztasunez beteko dira. Taldeak, gutxienez, partida hasi baino 15 minutu lehenago prest egon beharko dira. Horrela ez bada, eta antolatzaileek berandutze hori argudio gabekoa dela ikusi ezkero, partida galdutzat eman liteke taldeari 3-0 emaitzarekin. Erabakia Txpelketako Komiteak hartuko du beti. Atsenaldi guztiak 4 minutukoak izango dira, eta zelaian bertan egingo dira.

Partida hasi baino 5 minutu lehenago, jokalariak tunelean kamisetaren zenbakiaren arabera egongo dira jarrita eta epailearen atzetik zelaira aterako dira. Behin zelaian, harmailara begira jarriko dira eta agurtu egingo dute.

11. Zigorrak-erregimen diziplinarioa

Txartel gorri bat (zuzena) ikusten duen jokalariak partida bat edo gehiagoz jokatu gabe edo txapelketatik kanporatuz zigortu daiteke (zigorraren arrazoiaren arabera). Txapelketan zehar hiru txartel hori ikusten dituen jokalariak hurrengo partidan zigortuta izango da (partida bat). Txartelak txapelketa guztian zehar pilatuko dira eta ez dira hurrengo fasean kenduko. Taldea txapeldunen liga edo Play Off B finaletara iristen bada soilik barkatuko zaio jokalariari aipatutako pilaketa. Txartel gorri zuzena ikusi ezkero, nahiz eta finaletara iritsi, zigorra jasoko du.

Partida bat edo gehiagoko zigorra duen jokalariak ezin dezake inolako partidarik jokatu inskribatutako kategorian zigorra bete arte. Hori guztia, nahiz eta diziplinazko zigor-arrazoia, jokalaria izena emanda dagoen kategoria desberdineko partida batean gertatu.

Talde bat 3 jokalarirekin geratzen bada, partida gelditu egingo da, eta azken erabakia Txapelketa Batzordeak hartuko du.

Fair Play:

Berdinketa egongo balitz eta laugarren sailkapen irizpide bezala, zigor txartelek balio negatiboa izango dute sailkapenean (Fair Play). Txartel horiek puntu bateko balioa izango dute, 2 puntu txartel hori bikoitza eta 3 puntu txartel gorri bakoitza. Puntu hauen batuketa antolakuntzako zigor txostenen bitartez bakarrik egingo da. Sailkapen hau txapelketako web orrian kontsultatzea posible izango da.

Talde batek txapelketan zehar jarrera gogorregia azalduko balu (kexa okerrak epaileei, liskarrak beste taldeko arduradunekin eta, bereziki, antolatzaileekin, etab.) txapelketatik kanporatua izan daiteke. Era larrian kanporatutako kasu guztiak jokalariaren edo taldearen jatorrizko lurralde edo estatuko federakuntzari jakinaraziko zaio.

Gipuzkoako futbol federakuntzara adskribatutako jokalari batek zelaian edo zelaitik kanpo bortxakeriaz jokatuz gero, inplikatuen izen abizenak federakuntzari pasako litzaizkioke honek edo bere organo zigortzaileak diziplinazko zigorra jar dezan.

Jokalariek epaileenganako, taldekideenganako, kontrakoenganako, ikusleenganako, antolakuntzaren baita instalakuntzaren materialarenganako (aldagelak, aulkiak, zelaiak…) duten jarreraz, taldeko ordezkariak arduratuko dira.

Antolakuntzak aldagelak partida hasi eta bukatzerakoan talde bakoitzeko delegatuarekin ikuskatuko ditu era aproposean erabiltzen direla ziurtatzeko. Era berean, aldageletan, aulkietan edo futbol zelaian eragindako hondatzeak taldearen, jokalarien eta delegatuen ardura direla sinatuko du taldeko ordezkariak.

PLAY OFF B kategorian sailkatzeko jarrera pasiboa eta partida bat edo gehiago galtzen uzten diren taldeak txapelketatik kanporatuak izango dira.

12. Jokalarien izen-ematea

Klub berdin bateko jokalariak kategori ezberdinetan jokatzen dutenak: 

Jokalari bakoitza, nahiz eta kategoria batean baino gehiago jolastu, talde bakar batean egon daiteke inskribatua, zehazki bere adinari dagokion taldean, beti ere adinaren 3. artikuluak kategoriara hartan dituen eskakizunak betez.

Talde desberdinetan jokalari batek jolasteko (beti klub berdineko taldeak izanda), entrenatzaileak jokalaria inskribatuta dagoen zerrenda partidura eraman beharko du (zerrenda hori 7.artikuluan azaltzen diren arauak betetzen dituela) eta partiduko aktan jokalaria inskribatu beharko du.
 
Jokalari batek ezingo du inola ere klub berdineko eta kategoria berdineko bi talde ezberdinetan jokatu.

13. Epaileak

Txapelketako epaile guztiak Gipuzkoako Epaileen Eskolakoak izango dira. Epailea eta antolakuntza izango dira agintari nagusiak zelaian. Talde batean jarrera negatiboa ikusten bada, partida geldiarazteko eskumena izango dute.

14. Erreklamazioak

Erreklamazioak zelaiaren arduradunari eman beharko zaizkio, partidaren bukaeratik 60 minutu pasa baino lehenago. Ez dira jasoko erreklamazioak denbora hau pasa ondoren. Erreklamazio-tasa (50 euro) erreklamazioa egiterakoan ordaindu beharko da, zelaiko ordezkariari ematerakoan. Erreklamazio-tasa berriro eskuratuko da erreklamazioa onartuta egonez gero. Erreklamazio guztiak Txapelketako Komiteak ebatziko ditu, eta haien ebazpenak taldeetako erantzuleei helaraziko zaizkie Kirol Zuzendaritzaren partetik. Txapelketaren antolatzaileek ez dute onartuko epaileek hartutako erabakiekin zerikusia duen kexarik.

15. Txapelketa batzordea

Txapelketako Komiteak, Kirol Zuzendatitzako txapelketaren erakunde independiente bat da. Komite honek, jardunaldietako intzidentzia guztiak aztertuko ditu, beharrezko erabaki diziplinarrak hartuz. Zehapen guztiak txapelketako web orrian argitaratuak izango dira. Zehapen larrien eta premiazkoaenak zuzenean helaraziko dira talde erantzuleei Txapelketako Kirol Zuzendaritzaren partetik. Txapelketa Batzordeak hartutako erabaki guztiak apelaezinak dira eta partaide guztiek errespetatu beharko dituzte, salbuespenik gabe.

16. Txapelketa egitaraua

Txapelketa Batzordeak ahalmen osoa du egoki deritzon aldaketak egiteko partiden egitarauan, multzoen banaketetan, jokorako zelaiei nahiz ordutegiei dagokien guztian. Taldeko arduradunari emango zaio aldaketen berri. Aldaketa guztiak Interneten jarriko dira, aldaketak jakinarazteko antolakuntzaren era ofiziala izango da.

17. Baloiak

Futsal baloiekin jokatuko dira.Txapelketaren antolatzaileek ez dute baloirik utziko partida aurreko beroketak egiteko. Talde bakoitzak bere baloiekin egin beharko du.

18. Asegurua

Antolakuntzak aseguru pribatua du, aseguru honek jolasteko zelaietan sortutako lesioak estaltzen ditu eta zure osasun laguntza Gipuzkoako Poliklinikan egongo da. Transferentzia medikoak anbulantzia enpresa pribatuaren ardurapean egongo dira.

 

Babesle ofizialak

rural kutxa Joma Alfa Laval veo Carza quazzar

Bazkide instituzionalak

Euskadi Basque Country Muy Gipuzkoa Donostiako Udala Donostia Turismo CSD DEPORTE JOVEN UNVIERSO MUJER

Laguntzaile ofizialak

El Diario Vasco Real Sociedad Orona Coca Cola Insalus Ficoba Ausolan MONGO